Gizarte Segurantzan inskribaturiko enpresen kopurua 59.000 inguru dira azken urteotako bigarren otsailik onenaren ondoren

  • Confebasken hileko txostena enpresa sarearen eboluzioaren gainean
empresas febrero

2019-03-12

Confebasken azken Newsletterrean jasotzen denez, EAEn Gizarte Segurantzan erregistratutako enpresa kopurua 58.942ko zifrara iritsi zen otsailean, aurreko urteko hilabete berdinarekin alderatuta %0,4 hazi eta gero: Guztira, duela urtebete bat baino 243 konpainia gehiago. Urtarrilarekin alderatuta ere hazi da enpresa kopurua, 202 enpresa gehiago baitira, eta, ondorioz, 2019ko otsaila azken urteetako onenetakoa da.

Edonola ere, datuetatik ondorioztatzen da, berriro ere, industri sektorea dela dinamismorik gutxien duena: izan ere, hazkunde nulua izan du (+%0) orain dela urte bat erregistratutako industri enpresekin alderatuta. Aitzitik, Eraikuntzak igoera nabarmena izan du, +%2’1ekin, eta Zerbitzuek apalagoa, +%0’2rekin.

Halaber, beste hilabete batez, Euskadin dinamismoa txikiagoa da estatuko batez bestearekiko, hor (+%1’4) konpainia berrien sorreraren erritmoa gurean baino hiru aldiz handiagoa baita (+%0’4).

Azkenik, 2018an konkurtso prozeduran sartu ziren euskal enpresen kopurua nabarmen jaitsi da: guztira aurreko urtean baino %15’7 gutxiago. Eta industri sektorean, murrizketaren portzentajea %30 baino gehiago da.

Ondorioz, otsailean pixka bat igo da firma kopurua 2018ko otsailarekin alderatuta, baina estatuan baino erritmo apalagoan. Eta horregatik, berriro azpimarratu behar dugu Euskadin enpresa bokazioak zaindu eta sustatua behar direla.

                                                                                                    IKUSI NEWSLETTERRA (Web)