Abuztuan Gizarte Segurantzan izena emandako enpresen kopurua jaitsi egin da Euskal Herrian, eta autonomo kopurua nabarmen gainera.

Confebasken txostena, Euskadiko enpresa ehunaren eboluzioaren gainean: 2017ko abuztua 

empresas agosto

Enpresen eboluzioaren grafikoa Abuztuan

               

Abuztuan uztailean baino 580 enpresa gutxiago zenbatu dira Euskadiko Gizarte Segurantzan izena emanda; jaitsiera ohikoa da hilabete honetan, eta iazko abuztuan erregistratutakoa baino txikiagoa, orduan enpresen kopurua gehiago jaitsi baitzen: 854.

                Urteen artean  - 2017ko abuztua/2016ko abuztua- hazkunde txiki bat dago gainera, nahiz eta iaz baino 97 enpresa gehiago besterik ez diren, hau da, orduan baino %0,2 gehiago, gaur egungo 57.862.

                Autonomo kopuruari dagokionez, abuztuan aurreko hilearekiko jaitsiera nabarmena erregistratu da, 1.192 pertsonakoa hain zuzen ere, 2003tik hona behintzat abuztuko hilerik txarrena. Urteak alderatuz iaz baino autonomo gutxiago dago, %0,9ko erortze erritmoarekin. Gaur egun 170.803 langile autonomo daude erregistratuta Euskadin.

                Laburbilduz, abuztua hilabete txarra izan da enpresa kopuruari dagokionez, zeinak azken 12 hilabeteetan ez duen hazkunderik izan; eta baita Euskadiko autonomoen eboluzioari dagokionez ere, erortzea azkartuz eta minimo berri bat ezarriz. Datu hauek krisi garaian galdutako enpresa ehuna berreskuratzeko euskal ekonomiaren zailtasun izugarria baieztatu, eta enpresa proiektu berriak eta sorkuntza lehenetsiko duten politiken beharra agertzen dute.