Euskadin erregistratutako enpresen kopurua jaitsi egin da, duela 5 urtetik izan den urririk okerrenean.

Confebasken txostena, Euskadiko enpresa sarearen eboluzioaren gainean: 2017ko urria

empresas octubre

Urrian izandako enpresen kopurua EAEn

Iraileko hazkunde handiaren ondoren, urrian Euskadin 160 enpresa gutxiago daude Gizarte Segurantzan inskribatuta aurreko hilabetearekin alderatuta; 2012tik urrian dagoen daturik txarrena da. Eta, gainera, alde nabarmena dago orain dela urte bateko zifrarekin, 2016ko urrian 516 enpresa gehiago erregistratu baitziren.,  

Urtearteko terminoetan, erregistratutako konpainien kopuruan 67ko jaitsiera dago, -%0,1,  guztira de 58.921 izanik Gizarte Segurantzan inskribatuta daudenak.

Autonomoen kopuruari dagokionez ere, urrian hazi egin da, 702 pertsonarekin, eta 171.867 dira erregistratutakoak, baina iazko irriarekin alderatuta ia 1.200 autonomo gutxiago daude oraindik ere.

Azkenik, hartzekodunen konkurtsoan dauden enpresei dagokienez, aurtengo urtarriletik irailera, 223 euskal enpresa sartu dira konkurtso prozesuan, aurreko urteko aldi berdinean baino %11’5 gehiago, hau da, hiru urtez jaisten aritu ondoren, joera aldatu aldatu egin da.

Laburbilduta, urrian atzerapena gertatu da enpresen kopuruari dagokionez, nahiz eta autonomoen taldean portaera hobea dagoen.  Edonola ere, bi aldagaiek orain dela urte bat baino zifra okerragoak aurkezten dituzte, eta, ondorioz, euskal ekonomiak bere enpresa sarea onera ekartzeko erakusten duen zailtasunak mantendu egiten dira, eta behartu egiten dute politikak bultzatzera, ekintzailetza  eta enpresa proiektu berrien sorrera sustatzeko.