Euskadik 1.400 enpresa baino gehiago galdu ditu 2020an, eta jaitsierarik handiena izan da 2012tik, baina moderatutzat jo daiteke, oraingo atzeraldia askoz biziagoa izan dela kontuan hartuta

  • Confebasken txostena Euskadiko enpresa kopuruaren bilakaerari buruz (ikusi hemen) 2020ko abenduari dagokionez
evolución número empresas

2021-01-18

Confebaskek Euskadiko enpresa kopuruaren bilakaerari buruz landu duen azken newsletterrean zehazten denez (ikusi hemen), 2020ko ekitaldia orain dela zortzi urteko jaitsierarik handienarekin itxi zen, 1.436 enpresa gutxiagorekin.  Edonola ere, Covid-19ak euskal enpresen sarean izan duen eragina begien bistakoa den arren, horren magnitudea moderatua izan da, izandako atzeraldiaren intentsitatea kontuan hartuta.

Otsailaren alderatuta, pandemia orduan hasi baitzen, 1.371 enpresa suntsitu dira, guztizkoaren %2,3, eta martxoan eta apirilean galdutakoen %35 berreskuratu dira. 2020ko abenduan, Euskadin guztira 57.522 enpresa zeuden Gizarte Segurantzan inskribatuta, azaroan baino 56 gehiago.

Sektoreka, 2020an enpresa kopuruaren jaitsierarik handiena batez ere Zerbitzuen sektorean geratu da , -%3,ekin, 1.342 enpresa gutxiagorekin, eta ondoren datoz Industria, -%1,5 eta 97 enpresa gutxiago, eta Eraikuntza, urteko balantzean 2 enpresa baino galdu ez direlarik. Eta Euskadiko enpresa kopuruaren bilakaera estatukoarekin alderatuta, 2020an enpresa kopuruaren urte arteko jaitsiera arinagoa izan da Euskadin (-%2,4) estatuan baino (-%3,3).

Azkenik, autonomoen kopuruari dagokionez, 2020an 1.348 jaitsi zen, -%0,8ko urte arteko jaitsierarekin, Euskadin guztira erregistratutako autonomoak 169.618 legun izanik. Abendurako, martxoan eta apirilean galdutako autonomo zifraren %56 berreskuratuta zegoen.