Confebaskek aurreikusi du 2020an %1’9ko hazkundea egongo dela eta sortuko den enpleguarekin krisiaren aurreko okupazio maila gainditu ahal izango dela

confebask
Confebask 2020

2019-12-27

                                                     2020

Aurreztu berri duen Koiuntura Ekonomikoaren Txostenean, Confebaskek 2020rako aurreikusten du euskal ekonomia %1’9 haziko dela, 2019an baino pixka gutxiago, baina inguruko herrialdeen gainetik. Zazpigarren urtez jarraian igoko dira BPGa eta sortutako enplegua. Hazkundea Europako eta Espainiako ekonomientzat aurreikusitakoarekin bat dator, horientzat, urtearen azken zatirako, hobekuntza iradokitzen baita, betiere ziurgabetasunak larriagotzen ez badira edo berririk agertzen ez bada.

Datorren urteari begira, euskal ekonomiaren hazkundearen gakoak, berriro ere, barne eskarian oinarritzen dira, hori izango delarik hazkundearen motorra, kanpo sektoreak –2019an bezala– ez baitio ekarpenik egingo hazkundeari, epe labur eta ertainera nazioartean dagoen jokaleku konplexuagatik.

Sektoreka, euskal industriak nazioarteko panoramaren arazoak nozitzen jarraituko du, nahiz eta, beste urte batez, hazi egingo den (+%1’1), are gehiago, 2019 honetan lortutakoaren pixka bat gainetik. Berriro ere, eraikuntza  izango da sektorerik dinamikoena, bahiz eta aurtengoa baino erritmo apalagoan izan.

 

                    Enplegua eta langabezia 2020an

Horrenbestez, datorren urtean, euskal ekonomiak berriro ere enplegua sortu eta langabezia murriztuko du. Ildo horretan, 2020rako, Confebaskek aurreikusi du 11.000 afiliatu berri egongo direla Gizarte Segurantzan, eta urtearen amaieran langabezi tasa %9raino jaitsiko dela (Eustat), baxuena 2008tik. Beraz, 2020aren amaierarako, aurreikuspena da Euskadin 2007an, krisiaren aurretik, zegoen enplegu maila gainditzea

Izan ere, Confebaskeko elkarte kideek – Adegi, Cebek eta Sea – egindako inkestetako datuen arabera, euskal enpresek datorren 2020rako dituzten perspektibek diote hazkundea txikixeagoa izango dela, baina egonkorra eta lanpostuak sortzen jarraitzeko behar bestekoa.

 

                                                       2019

Bukatzear dagoen urteari dagokionez, Confebaskek kalkulatu du euskal ekonomiak %2,2ko hazkundearekin itxiko duela 2019a, hasieran aurreikusi zena baino pixka bat gutxiago, baina ekonomiarik aurreratuenek lortutako erritmoa baino handiagoarekin. Eta, beraz, Euskadiko BPGak aurten bikoiztu egingo du eurogune osorako iragarritakoa.

Aurtengo dezelerazioaren arrazoiak dira barne eskaera ahulagoa izan dela, eta industriak jarduera txikiagoa izan duela, nahiz eta 2019an jarraian bosgarren urtez hazi den. Eraikuntza izan da, beste urte batez, sektorerik dinamikoena, baina aurreko urtean baino balio baxuagoetan, zerbitzuak bezala.              

              

                         Enplegua eta kontratu mugagabeak

Bukatzeko dagoen 2019 honetan sortu den enpleguari dagokionez, afiliazioa 20.000 laguneko haziko da 2018ko abenduarekin alderatuta, eta 13.200ean geratuko da, zaintzaile ez profesionalak gehitzearen goranzko ondorioa zuzendu eta gero; zifra hori hobeto egokitzen da orain dela urte bat egin genuen kalkuluarekin.

Edonola ere, urtearen amaieran Euskadin afiliatuen kopurua handiena izango da 2008tik, eta langabezi tasa %9’5ekoa izango da, baxuena 2009tik. Orain dela urte bat aurreikusitakoa baino portzentaje handiagoa da, baina motiboa ez da enpleguak indar txikiagoa izan duela, baizik eta jarduera tasa handitu egin dela, enplegua aktiboki bilatzen duten pertsonen kopurua handiagoa izan delako.

Gainera, 2019 honetan zehar, Euskadin lan baldintzek hobetzen jarraitu dute. Alde batetik, kontratu mugagabeak hazi egin direlako, eta, ekitaldiaren amaieran, 84.000 izango dira, bigarren urterik onena 2018 bikain baten ondoren. Aurten, kontratu mugagabea duten afiliatuen errekorra gainditu da, 550.000 pertsona izateraino.

Eta, horrez gain, hitzarmenean jasotako soldatek, hirugarren urtez jarraian, KPIa baino igoera handiagoa izan dute. Halaber, nabarmendu behar da, urrira arte ditugun datuekin, 2019a ERE batek eragindako langileen minimo historiko berri batekin amaituko dela.  

 

                                Herritarren pertzepzioa

EAEko herritarrek duten pertzepzioari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Soziometroaren arabera, hiru herritarretik bik (%6) uste dute Euskadiren egoera ekonomikoa ona edo oso ona dela, hau da, pertzepziorik onena 2007tik, eta are iazkoa baino pixka bat altuagoa. Egoera positibotzat jotzen duten herritarrak pertzepzio negatiboa dutenak halako bi baino gehiago dira.                

                         Erronkak eta desafioak

Komunikabideen aurrean egin duen agerraldian, bai Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrek, bai zuzendari nagusi Eduardo Aretxagak ere berriro azpimarratu dute garrantzitsua dela hobetzen jarraitzea, eta hainbat erronka eta desafiori erantzutea, “ekonomiaren eta enpleguaren egungo hazkunde etapa luzatzea nahi badugu”.

Erronken artean daude:

  • Egonkortasun soziopolitiko, instituzional eta legislatiboa sustatzea, inbertitzeko eta kontsumitzeko konfiantza sortzen laguntzeko.
  • Industriaren, digitalizazioaren eta manufaktura aurreratuaren aldeko apustua mantendu eta indartzea, eta politika energetiko bat diseinatzea, kostu efizientea eta aurreikusgarria bermatzeko, enpresen lehiakortasunari kalte egin gabe.
  • Politika fiskalak ordeztu egin beharko luke politika monetarioa, hazkunde ekonomikoa eta enpresen inbertsioa sustatzeko.
  • Orain dezelerazio ekonomikoko testuinguruarekin bat etorriko diren politikak eta erreformak sustatzea.
  • Enpresek behar beste langile eta eskatzen den prestakuntzarekin eduki ahal izan ditzatela bermatzea.
  • Lan harreman kolaboratiboetan aurrera egitea, eta /edo
  • Enpresaburuaren eta enpresaren errekonozimendu soziala hobetzea, aberastasuna, enplegua eta gizarte ongizatea sortzen dituzten heinean.

Laburbilduta, egoera soziopolitiko eta instituzional egonkorrak, konfiantza eragiten dutenak, akordioak lortu ahal izateko, oinarrizko gaiei erantzun eta gure aurrerabidea eta etorkizuneko ongizatea bermatu ahal izateko. Dagoen ziurgabetasun handi horrek neurri eta politika adostuak hartzea bultzatu beharko luke, hazkunde ekonomikoak, enpresen jarduera eta lehiakortasunak eta enpleguaren sorrerak jarraitzea bermatzeko.

                                                                                                                           TXOSTEN OSOA IKUSI (WEB)