Euskadin 10 pertsonatik 7k uste du euskal enpresariek gizarteari egiten dioten ekarpena positiboa edo oso positiboa dela.

  • Confebasken balorazioa Eusko Jaurlaritzaren azken Soziometroaren emaitzei buruz
sociómetro

Eusko Jaurlaritzaren soziometroak iazko irailean galdera batzuk txertatu zituen " Euskadin enpresari figuraren balorazio eta aitortza soziala"-ri buruz gizarteak duen iritzia ezagutzeko. Eta, datu horietan ikus daitekeenez, 10 euskaldunetik 7k uste du gizarteari egiten zaion ekarpena positiboa edo oso positiboa dela. Lurraldeka, iritzi hori %75etik gorakoa da Araban eta Gipuzkoan; Bizkaian, berriz, %66koa.

Enpresariek euskal gizarteari egiten dioten ekarpenari buruzko irudi ona handiagoa da adinean aurrerago daudenen artean, nahiz eta nagusiki positiboa izan adin tarte guztietan. Eta bozka intentzioaren arabera, ekarpen hori gehien baloratzen dutenak PPkoak dira (%85), ondoren PSEkoak (%82), EAJkoak (%79), Ahal Dugukoak (%76) eta EH Bildukoak (bozkatzaileen %61).

                Aitortza sozialari dagokionez, ia euskal herritarren erdiak (%48) uste du euskal gizarteak enpresaria asko edo nahiko errekonozitzen duela. Baina adierazgarria ere bada halako aitortzarik ez dagoela uste dutenen portzentajea: %39.

                Amaitzeko, enpresari lanbidea beste jarduera batzuen aldean baloratzeko eskatuta, lan hori taularen erdialdean kokatzen da, 3,5eko notarekin 5etik. Balorazio horren aurretik daude medikuen, zientifikoen, irakasleen eta ingeniarien lanbideak. Ondoren datoz epaileenak eta enpresarienak, eta, balorazio profesionalari dagokionez, atzetik daude kazetari, abokatu, kirolari, erlijioso eta azkenik, politikarien jarduerak.  

 

                                                                                                               IKUSI TXOSTEN OSOA