Euskal enpresak gero eta konpromiso handiagoa dauka lana eta familia uztartzeko

Seguridad Laboral

Confebaskek Lan Osasun eta Segurtasunari buruz atera duen azken buletinean irakur daitezkeen albisteen artean DVko erreportaje bat nabarmentzen da, zeinean esaten den EAEko gero eta enpresa gehiago hartzen ari direla gero eta konpromiso irmo eta handiagoa lana eta familia uztartzeko .

Erreportaje zabal horretan baieztatzen denez, estresaren aurkako txandak ez dira nobedadea Euskadin, orain dela urte asko sortu zirelako… eta, horrekin batera, susperraldi ekonomikoarekin batera, mota guzietako enpresak –multinazionalak eta bertakoak, handiak eta txikiak, metalekoak, aeronautikakoak, edo, bereziki, sektore kimikokoak– ‘estresaren aurkako‘ txandak edo txanda ‘ekologikoak’ aplikatzen ari dira,txandakako lanak dakartzan eragozpenak minimizatu nahian: loaren nahasmendua, elikadurako nahasmenduak eta, batez ere, laneko eta familiako bizitza uztartzeko arazoak, horren ondorioz sortzen diren kalte fisiko eta psikikoekin. EAEko milaka lagunek badituzte dagoeneko  ordutegi horiek”.

Erreportajeak agerian uzten du euskal enpresak kontziliazioarekin duen konpromiso irmoa, zeinak, aldi berean, beharrezko politika publikoak errazten dituen, planteatzen ari zaigun erronka demografikoari aurre egiteko. Eta hori agerian jarri zen, baita ere, abenduan Confebaskek Familiaren eta Haurtzaroaren aldeko Ituna sinatu zuenean.

Confebaskek landu duen Newsletter zenbaki berri honetan, Euskal Enpresarien Konfederazioak izan berri dituen mintzaldi batzuk irakur daitezke, laneko osasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko foroetan egindakoak, baita ere Osalanen 25. urteurrenean egindakoak ere, hori sortu zenetik Kontseilu Nagusiko kidea baita.  Hain zuzen ere, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak egiaztatu du heriotza edo baja eragin duten lan istripuak %50 murriztu direla 90eko hamarkadaz geroztik, eta horrek, zalantzarik gabe, erakusten du enpresek eta langileek nabarmen egin dutela aurrera laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

Aipatu edizioan, halaber, gaiari buruzko informazio espezializatua ematen da, eta espero dugu euskal enpresentzat interesgarria izango dela. Newsletter osoa hemen irakur daiteke.

                                                                                     NEWSLETTER CONFEBASK