Euskadi ekonomia zirkularrean rol nabarmena jokatzen duen eskualde bat da, batez ere industriaren arloan

  • Confebasken Newsletterraren zenbaki berria euskal Ingurumenari buruz
MEDIOAMBIENTE

2019-07-08

Confebask Ingurumenari buruz argitaratzen duen Newsletterraren azken zenbakian, Euskadik gaur egun kokapen nabarmena dauka ekonomiaren ikuspegi zirkularraren garapen aplikatuan, batez ere industriaren arloan. Azken hamarkadetan, eragile publikoen eta pribatuen arteko lankidetza aktiboari esker, materialen zirkulartasunik handiena eta prozesuen efizientzia bilatzeko eta ekodiseinua aplikatzeko helburuarekin, gure adierazle nagusien  bilakaera positiboa lortu ahal izan da, ingurumenari eta ekonomia zirkularrari dagokienez.

Gaur egun, Euskadiko ekonomia zirkularra Barne Produktu Gordinaren (BPG)%1,12 da, urteko sarrera gordinak 764 milioi euro izanik, 18.463 enplegurekin, hau da, Erkidego Autonomoaren enplegu guztiaren %2,08, Espainiako %2ko batez bestekoaren gainetik, eta Alemaniako %1,71ko batez bestekoaren gainetik. Euskadi izan da Europako lehen eskualdea esparru horren inguruko diagnostiko bat egiten, Europar Batasunak definitutako irizpideen eta metodologiaren arabera.

Hori da gaurtik aurrera Confebasken azken buletinean irakur daitezkeen albisteetako bat, eta, halaber, beste gai eta esteka interesgarri batzuk ere agertzen dira Ingurumenari  dagokionez, esaterako, laguntza publikoak eskatzeko egutegiak edo araudiari buruzko nobedadeak.