Confebaskek topaketa bat antolatu du Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadin LH duala sustatu nahi duten hainbat euskal industriaren artean

  • Confebaskeko Industriako Lantaldeak konpainia kopuru handi bat elkartu du Jorge Arevalo LHko sailburuordearekin
grupo trabajo industria Confebask

Euskal industriaren ordezkariak, Asier Aloria Confebaskeko Heziketako zuzendariarekin, eta Jorge Arevalo sailburuordearekin

 

2019-03-29

Gaur goizean, Confebasken Bilboko egoitza topagune bihurtu da euskal Enpresa Konfederazioko Industria Lantaldea osatzen duten enpresa talde handi batek eta Jorge Arevalo Eusko Jaurlaritzako LHko sailburuordeak egindako bilkurarako. Topaketa Confebaskeko Prestakuntzako departamentuak sustatu du, bere lehendakari Txema Corres eta zuzendari Asier Aloria buruak zirela, eta helburua da Euskadiko industri enpresa nagusiei onartu berri den LHko V. Euskal Plana sustatzea eta xehetasunak ezagutaraztea, EAEko Prestakuntza eredua zabaltzeko eta hobetzeko, hainbat gairen presentzia indartuz, horien artean LHko digitalizazioa, konektibitatea eta adimen artifiziala, 4.0 inguruneetarantz aurrera egiteko. Bilera honetan, Adegi,Cebek eta Sea Confebaskeko elkarte kideek ere parte hartu dute.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Lanbide Heziketak urtero 12.000 graduatu berri sortzen ditu, bateko eta besteko modalitateetan. Modalitate dualean parte hartzen duten ikasleek uztartu egiten dituzte ikasketak eta enpresa batean lan egitea, lan kontratuaren edo pareko beka baten bitartez, eta, oraingo ikasturtean, 2.000 ikasle baino gehiago dabiltza, eta horiek hartzeko konpainiak ia 1.500 dira, hau da, kopurua 15 aldiz handiagoa egin da duela 6 urte programa berria martxan jarri zenetik, eta horrek erakusten du enpresek konpromisoa dutela euren lehiakortasuna hobetzen eta gazteak laneratzea errazten duen prestakuntza mota horrekin.

Confebasken gaur egin den bileran 20 euskal konpainia handi elkartu dira, eta Lanbide Heziketak Euskadin eragiten duen interesaren erakuslea da, gaur egun estatu espainolean zein Europan ere erreferentzia delarik.