Eusko Jaurlaritzak eta Confebaskek Euskadin LH Duala sustatzeko elkarlana nabarmendu dute eta sektore eta neurri guztietako enpresak animatu dituzte bat egitera

  • Gaur egun, Euskadiko LH dualeko programan parte hartzen duten enpresa kopurua, orain dela 6 urtekoa halako 15 da.

 

  • Confebaskek Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin argitaratu du prestakuntza eskuliburu berri bat

 

 

 

rueda de prensa de Confebask

Ezkerretik hasita, Asier Aloria, Jorge Arevalo eta Eduardo Aretxaga

2019-02-21

Elkarrekin eman duten prentsaurrekoan parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako LHko sailburuorde Jorge Arevalok, Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxagak eta bertako Prestakuntza zuzendari Asier Aloriak. Hirurek nabarmendu dute Eusko Jaurlaritzaren, enpresen eta ikastetxeen arteko sintonia eta elkarlana, Euskadin LF duala hartzen ari den indarraren arrazoien artean, izan ere, Europar Batzordeko Prestakuntzako zuzendari Manuela Gelengek egin berri duen bisitan azpimarratu duenez, erreferentziazko eredua da EBrentzat berarentzat ere.

 

Zifra eguneratuak

2018-2019 ikasturte honetan, guztira 2.295 ikasle ari dira Lanbide Heziketako ikasketak egiten modalitate dualean, EAEko 1.500 enpresa ingururen partaidetzari esker; zifra orain dela 6 urtekoa halako 15 da, eta euskal enpresak LHko euskal ereduarekin duen konpromisoaren isla da.

Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxagak zein Prestakuntzako zuzendari Asier Aloriak aukera baliatu dute euskal konpainiak programa dualarekin are gehiago bat egitera bultzatzeko, gogorarazi dutenez, “neurri eta sektore guztietako firmetarako pentsatuta dago, ez soilik industriarako. Dagoeneko parte hartzen ari diren enpresen %80 enpresa txiki eta ertainak dira”.

 

Irakasleen eskuliburu berria

Enpresako Prestakuntza dualaren garapen zuzenerako funtsezko figuretako bat enpresako irakaslea da, hau da, lantaldearen barruan, ikaslearen ikasketa ikuskatzeaz arduratzen dena. Horren garrantziaz jabetuta, Confebaskek, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, eskuliburu berri bat argitaratu du, irakasleak prestatzeko, zeinean jarraibideak eta gomendioak zehazten diren lantokiko bertako prestakuntza ahalik eta onena izan dadin, bai enpresarentzat, bai ikaslearentzat.

Argitalpenak, euskaraz eta gaztelaniaz editatu da, eta zehatz-mehatz azaltzen du EAEko prestakuntza duala zer den, zein araudik arautzen duen, parte hartzeko enpresak jarraitu beharreko urratsak zein diren, konpainia barruan garapena nola antolatu behar den edo bertako irakasleak bereganatu beharreko konpetentzien mapa, tresnak eta metodologia zein diren.

Material horretan oinarrituta, Confebaskek hainbat prestakuntza saio antolatu ditu, bere elkarte kide Adegi, Cebek eta Searen eskutik.

eskuliburua