“Ez dugu enpleguari buruz Jaurlaritzarekin sinatutako hitzarmena baliogabetzeko asmorik, premia handia dugulako”

  • Elkarrizketa Roberto Larrañagarekin Europa Pressentzat
Roberto Larrañaga, presidente de Confebask

Roberto Larrañaga,Confebaskeko lehendakaria

Joan den asteburuan Europa Pressek zabaldutako elkarrizketa batean Confebaskeko presidente Roberto Larrañagak gogorarazi duenez, Eusko Jaurlaritzarekin sinatu berri den 2018-2020 Enpleguaren eta Kualifikazioaren aldeko Hitzarmenak  euskal enpresek dugun premiazko behar bati” erantzun nahi dio , “epe labur eta ertainera pertsonak lortzeko, kopuruari zein kualifikazioari dagokienez”.

Larrañagak gogorarazi duenez, Confebasken azken azterketan zehazten den bezala, hamar enpresatik zazpik aitortzen dute arazoak dituztela kontratatzeko orduan.  Analisi horretatik abiatuta, “enpresen eskaera eta dagoen eskaintza uztartzeko beharra” ikusirik, elkarrizketak hasi zituzten Eusko Jaurlaritzarekin.

Hemen – gehitu du Roberto Larrañagak –, garrantzitsuena da langabezian dagoen oro enplegatu ahal izatea, eta hori ezin da formen menpe jarri, horixe delako auziaren mamia”, are gehiago ikusita Confebaskek dagoeneko hainbat aldiz adierazi izan duela hitzarmenaren zenbait alderdi Elkarrizketa Sozialaren Mahaira eramateko asmoa zuela, baita CCOOk eta UGTk foro horretan parte hartzeari uko egiten ziotela jakinarazi baino lehen ere.

 “Gure aldetik – amaitzen du Confebaskeko presidenteak -, ez dugu hitzarmena baliogabetzeko inolako asmorik, ezta formen inguruko autokritika egiteko ere, gure borondatea ez delako inoiz izan inor kanpoan uztea. Nik nahiago dut mamia formak baino, eta ez diogu inori itxarongo, ezin dugulako itxaron: egin egingo dugu, premiaz behar dugulako. Hori indargabetzeko eskatzea disparatea da”.

Elkarrizketa hainbat tartetan argitaratu da asteburuan, eta, bertan, Roberto Larrañagak beste gai batzuk ere aipatu ditu, hala nola ETAren amaiera – Confebaskek maiatzaren 4an argitaratu zuen ohar ofizialaren ildo berean mintzatu da -, eta estatuko aurrekontu orokorren balizko onarpena.  Azken gai horri buruz Larrañagak adierazi duenez, oxala onartzen badira, “Euskadirentzat onak badira, enpresariak hobeto mugitzen garelako ingurune egonkorretan eta aurrekontuak sinatuta daudenean sinatu gabe daudenean baino. Edonola ere, negoziazioak politikariei dagozkie, eta guri ez dagokigu balorazio politikoak egitea”.