Confebask, Global Training programa aitortzeko ekitaldian

global training

Confebaskeko Arantza Vigiola, eskumetik laugarrena, Arantxa Tapia sailburuaren alboan

Confebaskeko Prestakuntza departamentuak aurten  Global Training programan parte hartuko duten gazteei errekonozimendua aitortzeko ekitaldi batean parte hartu du. Global Training eta Nazioartekotze programa beka programa bat da, eta Arantxa Tapiak zuzentzen duen Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren  Garapen eta Azpiegitura Sailak deitzen du.

Confebaskek partzuergo batean kudeatzen ditu bekak,  eta horren kide dira baita ere ADEGI, HETEL eta Txorierri zentroa. Aurten, 60 gazte graduatuk atzerriko enpresetan egingo dituzte praktikak, Confebasken partaidetza duen partzuergoari esker, eta, horrenbestez, espezializazioa eta ondoren lanean hasteko aukerak bereganatuko dituzte.

Gaur goizeko ekitaldia Miñaoko Parke Teknologikoan egin da (Araba), eta bertan parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako ordezkariek –Arantxa Tapia sailburua buru zela– eta hezkuntzaren zein enpresaren arloko ordezkariek, horien artean egonik Confebaskeko Prestakuntza Arloko Arantza Vigiola.