Confebaskek Mexikoko Guanajuato estatuko gobernuaren ordezkaritza bat hartu du, Euskadin bisita ofizialean dabiltzala

  • Confebasken aldetik, Eduardo Aretxaga zuzendari nagusiak eta departamentu ekonomiko fiskaleko arduradun Pablo Martinek gidatutako ordezkaritza bat joan da
reunión Confebask Guanajuato

Guanajuatoko Estatuko ordezkaritza, Confebaskeko zuzendaritzarekin bilerako une baten

Mexikar ordezkaritzak –Guanajuato estatuko gobernuko Enplegu eta Lan Prestakuntzako idazkariorde Alberto Garcia Martinez buru zelarik– estatuaren zifra nagusiak aurkeztu dizkio Confebaski ; estatu hori herrialdearen erdian dago, eta Mexiko osoan biztanle gehien duten bosgarrena da.

Guanajuatoko ekonomia herrialdeko dinamikoenetakoa da,  batez ere oinetakoen sektorean (Mexikoko produkzio osoaren %71 biltzen du) eta automobilgintzan bermatuta. Mexikar ordezkaritzak batez ere Euskadiko garapen ekonomiko eta sozialaren ereduagatik erakutsi du interesa, bere zerga sistemagatik eta lankidetza publiko-pribatuagatik, izan ere, Euskadi erreferentea da hazkundeari eta ekonomia hobetzeko sinergien aprobetxamenduari dagokionez.

Guanajuato estatuko ordezkaritzak datorren ostiralera arte jarraituko du bere bisita ofiziala Euskadin.