HETELek Confebask saritu du Euskadin Lanbide Heziketa hobetzeko duen “konpromiso” eta “partaidetzagatik”

  • Lanbide Heziketako Ikastetxeen elkarteak gaur goizean eman ditu bere Hetel Sariak, eta, Confebasken izenean, Roberto Larrañagak jaso du.
CONFEBASK HETEL SARIAK

Confebaskeko Roberto Larrañaga, eta Zuzendari Nagusia Eduardo Aretxaga, Formakuntza Arloko lehendakari Txema Corresekin batera, Confebaskeko taldeko partaide batzuekin. (Argazkia, Confebask)

HETEL-Euskadiko Gizarte Ekimeneko Lanbide Heziketako Ikastetxeen Elkarteak –23 zentro ditu – gaur goizean entregatu ditu BBK eta Euskatelekin lankidetzan urtero antolatzen dituen “Hetel Sariak”. Eta sarietako bat Confebaskentzat izan da –HETELen hitzetan– Lanbide Heziketako ikasleekin egiten diren ekintzetarako asko egiteko araudiak erregulatzen laguntzeagatik, enpresak sentsibilizatzeagatik, eta ekintza eta kontratazio horietan parte har dezaten bultzatzeagatik. Horrez gain, baita ere Lantokiko Prestakuntzako gazteak saritu eta aitortzeagatik Confebaskek antolatzen duen gala batean, zeinak aurten, hain zuzen ere, bere 25. urteurrena beteko duen.

Saria Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak jaso du, eta hedatu nahi izan die “Confebasketik zein bere erakunde kideetatik - Adegi, Cebek eta Sea - orain dela urte asko gure LHa hobetzeko lan egiten duten pertsona guztiei”.

Larrañagak nabarmendu duenez, gainera, “Euskadiko Lanbide Heziketa ez litzateke gaur dena izango – Europako benetako erreferentea –ez balitz Ikastetxeen eta bere sareen existentzia eta partaidetzagatik, Hetelek bezala, modu erabakigarrian laguntzen dutelako gure enpresentzako prestakuntza lehiakorraren eta gazteen kalitatezko prestakuntzaren prestigioa lortzen”.

LHaren euskal ereduaren arrakastaren gakoetako bat ikastetxeen eta enpresen, elkarteen eta enpresa erakundeen arteko elkarlana dela nabarmendu ondoren, Roberto Larrañagak gogorarazi du Confebaskek saria jaso duela, hain zuzen ere, Lehendakaritzan “gure bigarren azterketa” aurkeztu ondoren, “2018 honetarako eta hurrengoetarako euskal enpresek izango dituzten enplegu eta kualifikazio beharrei buruz.   Enpresek aurten Euskadin eskainiko dituzten 30.000 lanpostu baino gehiagotik, ia erdiak - %48 - lanbide heziketako profilentzat eskainiko dira. Eta profil horietatik, ia %70 Industriari lotuta egongo dira. Beraz, goazen lanera. Zorionez - amaitu du -, Hetel bezalako ikastetxe elkarteen lankidetza leiala, sakona eta proaktiboa daukagu, eta bere lehendakari Julen Elgetarekin solaskidetza arina, eraikitzailea eta zintzoa mantentzen dugu, gazteen, euskal enpresen lehiakortasunaren eta, finean, denon ongizatearen mesedetan”.

Azkenik, Larrañagak gehitu duenez, Confebasketik pozik esan dezakegu baita ere lortu dugula milaka euskal enpresa eredu honetan inplikatzea; eta are harroago baieztatu dezakegu laguntza erabakigarria eman dugula, elkarlanaren epe luze honetan - 30 urte baino gehiago -, 200.000 euskal gaztek baino gehiagok bere laneko lehen esperientzia enpresa batean izan dezaten. Horrek ondoren eragin duelako eta eragiten duelako… lanpostu bat eduki ahal izatea”.