Prestakuntza: hiru ‘c’-en garrantzia

Asier Aloriaren artikulua Estrategia Empresarial hamabostekarian

Asier Aloria director Formación Confebask

Confebaskeko Prestakuntzako zuzendari Asier Aloriaren artikulua, Estrategia Empresarial hamabostekarian, non euskal gizarteak aurre egin beharreko erronka handietako bati heltzen dion: nola egin aurre demografia gero eta zaharrago bati aurrerabidearen trena galdu gabe. Aloriak gogorarazten duenez, “enpresak dira aberastasuna eta enplegua sortzen dutenak, eta, ondorioz, modu erabakigarrian laguntzen dute gure gizarte ongizateko eredua mantentzen.

Ekimen pribaturik gabe, horrelako ezer ez da posible. Horrenbestez, euskal enpresak kezkatuta daude, susperraldi ekonomiko betean sartuta gaudelarik, ohartzen direlako gero eta arazo gehiago dituztela behar dituzten langileak kontratatzeko: ez dago behar beste langilerik, eta askotan ez dute behar den prestakuntza. Alerta seinale horren aurrean, zer egin dezakegu? Confebaskeko Prestakuntzako zuzendariak prestakuntza aipatzen du, eta hor hiru ‘c’-ak ezinbestekoak dira.