Hirukide eta Confebask elkartu egin dira Euskadiko bilakaera demografikoaren ondorioez eta familiaren balioa agerian jartzeko beharraz hitz egiteko

  • Bilera Confebasken egoitzan egin da
Hirukide

Hirukide eta Confebaskeko ordezkaritzak 

Confebaskeko eta Hirukideko  –Euskadiko Familia Ugarien Elkarteen Federazioa– zuzendaritzak gaur goizean elkartu dira, euskal enpresen konfederazioaren egoitzan, Euskadin aurreikusten den bilakaera demografikoaren ondoriozko arazoak aztertzeko eta partekatzeko, izan ere, Confebasken kalkuluen arabera, besteak beste, oraingo 2017-2020 tartean, Euskadin 80.000 lagun gutxiago egongo dira lan egiteko adinean.

Lehen mailako arazoa, Europako jaiotza tasarik txikienetako baten ondorioz, zeinak askotariko politikak behar dituen hainbat arlotan: familiaren balio soziala babestea eta agerian jartzea, kontziliazioa, berdintasuna, edo jaiotza tasa handitzea, besteak beste.

Bileran, bai Confebaskeko ordezkariek bai Hirukidekoek partekatu egin dituzte gaiari buruz dituzten perspektibak, eta iritziak eta azterketak trukatzea erabaki dute, gaiari buruzko diagnostiko konpartitu bat edukitzeko erronkari aurre egiteko modurik egokienari buruz.