“Ikusiko dugu gauzak nola garatzen diren eta zein aldarterekin ekin nahi dion gobernu espainolak elkarrizketa sozialari”

  • Eduardo Zubiaurreren hitzaldia APDren jardunaldi batean Bilbon
Eduardo Zubiaurre

Eduardo Zubiaurre, Confebaskeko lehendakaria

2020-02-28

‘Euskal enpresarentzako funtsezko alderdiak 2020an” izenburupean APDk antolatutako jardunaldi batean,  Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrek nabarmendu duenez, euskal enpresaren epe labur eta ertainerako kezken artean Pedro Sanchezen gobernuak lan erreforman sartu nahi dituen aldaketei lotutako hainbat gai daude.

 

Lan erreforma eta azpikontratazioa

Prest gaude hobetzeko alderdi jakin batzuei buruz hitz egiteko, horien artean egonik kontratazio mugagabea nola bihurtu erakargarriago enpresentzat, horrela behin-behinekotasun tasa murrizteko… baina ez dugu uste positiboa denik osorik baliogabetzea,  gure iritziz, lan erreformak onura gehiago ekarri dutelako oztopoak baino, eta euskal enpresak lehiakorragoak izatea ekarri duelako”, baieztatu du Eduardo Zubiaurrek.

Ildo horretan, Confebaskeko lehendakariak garrantzitsutzat jo du Pedro Sanchezen gobernuak erakusten duen jarrerari erreparatzea, planteatzen dituen erreformei aurre egiteari dagokionez: “Ikusiko dugu gauzak nola garatzen diren eta zein aldarterekin ekin nahi dion gobernuak elkarrizketa sozialari, izan ere,  gobernu espainolen asmoaren barruan dago baita ere, esaterako, azpikontraten gaia ukitzea, horien baldintzak enpresa nagusiaren baldintzekin parekatzeko, eta hori arrisku larria litzateke gaur egungo azpikontratentzat eta, horrekin batera, enpresa eta enplegu askoren bideragarritasunarentzat berarentzat”. 

 

Kotizazioak

Estatuaren menpe dagoen zerga erregulazioari dagokionez, Eduardo Zubiaurrek gogorarazi duenez, “euskal enpresak kezkatzeko duen beste motibo bat Gizarte Segurantzaren kotizazioen igoerari lotuta dago. Enpresen kostuak berriro igotzen badira eragina oso handia izango da gurea bezalako lurralde batean, soldatarik altuenak baititugu eta, ondorioz, kotizaziorik altuenak. Gaur egun, Gizarte Segurantzari egiten zaion ekarpenari dagokionez, 10 eurotik 8 enpresari dagozkio, eta horrek Europako taularen goi-goiko aldean kokatzen gaitu. Eta kontuan hartu behar da, gainera, azken urteetan dagoeneko igoera handi bat egon dela atal horretan. Torlojuari beste buelta bat ematea jasanezina litzateke”.

 

Beste kezka batzuk

Horrez gain, Confebaskeko lehendakariak adierazi duenez,  “Gizarte Segurantzaren eta lan erreformaren kostuez haratago, euskal enpresek beste kezka batzuk erakusten dizkigute, et horien artean daude langile kualifikatuak aurkitzeko arazoa, salmenten errentagarritasunaren jaitsiera, lan kostuak eta lehengaien prezioa. Eta hori guztia, jakina, trantsizio ekologikoari ekiteko erronka ahaztu gabe, garapen eredu jasangarriago baterantz.  Erronka hori, gehiegitan, mezu ez oso argi eta nahasiekin lausotzen delarik teknologia jakin batzuen erabilera debekatzearen inguruan, trantsizio hori sektore produktiboarekin adostu gabe. Izan ere, adibidez, autogintzari dagokionez, herrialde gisa dugun garapenaren zutabeetako bat da”. 

 

Koiuntura eta ziurgabetasun globalak

Epe labur eta ertainerako aurreikuspen ekonomikoei erreparatuta, eta hain testuinguru konplikatuan estimazioak egiteko zailtasunak gogorarazi eta gero, Eduardo Zubiaurrek adierazi du “oraiongoz, behintzat, orain dela hilabete pare bat esan genuenari eusten diogu: Uste dugu euskal ekonomia %1,9 inguru haziko dela aurten, eta enplegua 11.000 lanpostu berrirekin handituko dela. Egiazki, kalkulatzen dugu hazkundearen erritmoa aurre urteetan izandakoa baino geldoagoa izango dela, besteak beste, lehen aipatu ditudan ziurgabetasunen olde horregatik”.

Kanpoko arrisku faktoreei dagokienez, Confebaskeko lehendakariak aipatu ditu Brexita, Japoniako atzeraldi posiblea, baina batez ere koronabirusaren krisia, dagoeneko Europan hedatu dena: "industriaren jarduera eta gure ekonomiaren zati handi bat baldintzatuta dago, Txinaren menpe dauden hornidura kateak hausteko arriskua dagoelako. Baina inork ez du zalantzan jartzen Txinak suspertzeko duen gaitasuna koronabirusaren agerraldia igaro eta gero; horregatik, hobe da presazko iragarpenik ez egitea”.

Funtsezko alderdia krisiaren iraupena da: “orain Italian gertatzen ari denari ere jarri beharko diogu arreta, baita Europa beste herrialdeei ere, gure nazioarteko bezero handiak diren heinean. Baina, diodanez, oraindik goizegi da zein mailatan eragingo digun esateko”.