Euskadin hondakin arriskutsuak minimizatzeari buruzko emaitzen lehen txostena aurkeztu da

logo medioambiente

Lehen txosten horretan - osorik kontsulta daiteke Ihoben - enpresa praktika onen bilduma bat egiten da, horiei esker hondakin arriskutsuen sorrera nabarmen murriztu baitaiteke, betebehar bat aukera bihurtuz ingurumen kostuak murrizteko eta lehiakortasuna hobetzeko.

Azterketan Confebaskek eta Adegi, Cebek eta Sea bere elkarte kideek orain dela 15 urtetik Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailarekin izan duten lankidetza nabarmentzen da. Confebaskeko Amaia Lopez Iriondoren hitzetan,uste dugu hondakin arriskutsuen prebentzioa eta tratamendua ez dela soilik ona ingurumenarentzat, hori gauza jakin baita, baizik eta aukera ezin hobea dela gure enpresak are lehiakorragoak izan daitezen. Finean, onura bikoitza euskal gizartearentzat”.

Hori da Confebasken Ingurumen Newsletterraren zenbaki berrian kontsultatu daitezkeen albisteetako bat, non  ingurumen araudiari eta aurrerapenei buruzko azken lege xedapenak ere jasotzen diren - Estatutakoak eta Europakoak -. Gainera, besteak beste, Newsletterrean Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak, Ihoberekin batera, antolatu berri duen jardunaldi baten berri ere ematen da, Euskadiko Ekonomia Zirkularrari buruz, eta arlo horretan euskal enpresentzat irekitzen diren aukerei buruz.

 

IKUSI NEWSLETTERRA OSORIK