“Zerga enpresari, ez enpresaburuari”

Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagaren artikulua, Correo egunkarian, EAJk eta PSEk itundu berri duten zerga erreformaren proposamenari buruz

Roberto Larrañaga, presidente de Confebask

Roberto Larrañaga, Confebaskeko lehendakaria

Gaur goizean Correo egunkariak argitaratutako artikulu batean, Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak azpimarratzen duenez, “zerga erreformaren proposamena galdutako aukera bat da, inbertsio eta enplegu gehiago sortzeko dirua kentzen duena”.

                Larrañagak azpimarratu duenez, “lehiakortasunaz hitz egiten ari gara, enpresatik irten eta itzultzen ez den diru batez. Lurralde erkidean indarrean dagoen tasarekiko 3 punturen aldearen ondorioz, euskal enpresek , abiapuntuan, ‘koltxoi’ txikiagoa dute auzo lurraldeetako lehiakideek baino inbertsioa eta enplegua sortzeko gastatzeko. Hori guztia, ez dezagun ahaztu, testuinguru orokor batean, zeinean gero eta kezkagarriagoa den enpresen marjinen jaitsiera, berez,  bideragarritasuna gehiago bihurritzea eragingo duena.

Confebaskeko lehendakariak gogorarazi du enpresen zerga tasa jaisteak “enpresa enpresagoa’ izaten lagunduko" lukeela, eta ondorioz, “aberastasun, enplegu eta gizarte ongizate gehiago. Berriro ere diot, orain erreforman aurreikusi den gehiagoko portzentaje horrek dirua kentzen du inbertsio eta enplegu gehiago sortzeko. Hori da eztabaida. Kontua ez da enpresaburuek zerga gehiago edo gutxiago ordaindu nahi duten. Enpresaburuek, pertsona fisikoak diren heinean, lortzen dituzten errenten eta egindako aurrezpenekin daukaten ondarearen arabera ordainduko dituzte zergak, baina ez beraien enpresen etekin handiagoengatik edo txikiagoengatik”.

Roberto Larrañagak artikuluaren baieztatzen duenez, “Euskadin hobetzeko marjina nabarmena dago enpresen tratamendu fiskalari dagokionez. Zoritxarrez, oraindik hainbat alderdi politikori ezin izan diegu hori ikusarazi. Hori bai, guk jarraituko dugu saiatzen eztabaidara aurreiritzi gutxiagorekin eta informazio gehiagorekin joaten direnek, behintzat, entzun gaitzaten.  Ziur gaude konbentzituko ditugula”.