Roberto Larrañaga: “Gaurko saridunak bezalako pertsonei esker, gaur egun Euskadi aberats eta hobeago baten parte gara”

  • Confebaskeko presidentearen adierazpenak ‘Korta Sariak’ banatzeko ekitaldian, Iñigo Urkullu lehendakariak presidituta
Korta oholtzan

Saridunak, Iñigo Urkullu lehendakaria, Arantxa Tapia Sailburua, eta CONFEBASKeko, ADEGIko, CEBEKeko eta SEAko presidenteak oholtzan

Korta Sariak banatzeko ekitaldia gaur arratsaldean egin da, Lehendakaritzaren egoitzan, eta, beste urte batez, Euskadiko esparru politiko, ekonomiko eta enpresarialaren ordezkaritza zabala elkartu da.

                Sari banaketaren aurretik, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantza Tapiak topaketa pribatua izan dute ETAk hildako enpresariaren senideekinJoxe Mari Kortaren Bidetik Fundazioko kideekin, Confebaskeko eta ADEGI, CEBEK eta SEA bere elkarte kideetako lehendakariekin eta edizio honetako saridunekin:  Felix Lascaray Zugaza, Martin Ceballos Garcia, Antxon Garmendia Sarriegi eta Juan Felix Palacios Santamaria.

                Bere mintzaldian Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak adierazi zuenez, sari hauek “gure iritziz, balio dute Joxe Mari Kortak hain ondo gauzatu zituen eta guk hainbeste defenditzen ditugun balioen sinbolo diren enpresariak aitortzeko: zintzotasuna, lana, lankidetza, konpromisoa eta herrialdearen ongizatean laguntzea. Ez terrorismoak ez azken 40 urteetan izan ditugun krisiek ez dute lortu balio horiek hondoratzea”.

                Larrañagak aipatzen ari garen hori guztia leial ordezkatzen duen lau enpresarien lana” nabarmendu du, gure gizartean sustraitzea eta tradizioa, konpromiso pertsonala eta espiritu borrokalaria, euren bizitza eta negozioa terrorismoaren helburu etengabea izanik ere, ekintzailetza eta garai berrietara etengabe egokitzea, eta etengabe inbertsioa, aberastasuna eta enplegua sortzea”.

                Batzuk beraien lanari buruzko irudi negatiboa, ez erreala, zabaltzen tematuta egotea deitoratu eta gero, Confebaskeko presidenteak segurtatu duenez, “euskal enpresariek isilik egiten dute lan, espanturik egin gabe, beraien enpresen lehiakortasuna eta bideragarritasuna bermatzeko eta, horrekin, aberastasuna eta enplegua sortzeko, gure ongizate egoera mantentzen modu erabakigarrian lagundu ahal izateko. Eta gaurko saridunak bezalako pertsonei esker amaitu du–,  gaur egun Euskadi  aberats eta hobeago baten parte gara”.

                ‘2017ko Korta Sariak’ entregatzeko ekitaldia Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzekin amaitu zen.