“Kotizazioen igoera baieztatzen bada, bereziki kaltegarria izango litzateke euskal ekonomiarentzat, enpresentzat eta langileentzat"

  • Gizarte Segurantzara egin beharreko kotizazio maximoenak handitzeak 130 milioi euro inguruko gainkostua ekarriko die euskal enpresei.

 

Eduardo Aretxaga, director general de Confebask

Eduardo Aretxaga,  Confebaskeko zuzendari nagusia

2018-10-26

Hainbat hedabideri egindako adierazpenetan, Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxagak ziurtatu du "Pedro Sanchezen asmoak baieztatzen badira, Gizarte Segurantzara egin beharreko kotizazio maximoak handitzea bereziki kaltegarria izango da euskal ekonomiarentzat". Euskal enpresek 130 milioi inguruko gainkostua hartu beharko lukete bere gain, eta Euskadiko langileek 25 milioi gehiagoko zergen zamari egin beharko diote aurre. Guztirako kopurua oraindik ez da ezagutzen, igoera %10ekoa edo %12koa izango ote den ez baita argitu.

Confebaskeko zuzendari nagusiak gogorarazi du “gobernuak oraintsu igo duela kotizazio oinarri maximoa –udan egin zuen-; eta, horrela, 2013tik, azken 5 urteetan, oinarri horren igoera %11koa izan da”.

“Orain, 2019rako, Pedro Sanchezen gobernuak %12 ingurukoa izan litekeen igoera egin nahi du; hau da, urte bakarrean azken 5 urteetan metatutakoa besteko igoera nahi du".

“Azken batean, gure ikuspuntutik, neurrigabeko erabakia izango litzateke, gure enpresen lehiakortasunean eta gure ekonomian oro har ondorio garrantzitsuak izango lituzkeena. Ez ditugu bi gauza ahaztu behar- bukatu du Eduardo Aretxagak-: Lehena, euskal enpresek jada Gizarte Segurantzari egiten dioten ekarpena Europako batez bestekoaren eta gure inguruko herrialde gehienen gainetik dagoela (IKUS ERANTSITAKO PDF-A) Eta bigarrena –bukatu du- Euskadi dela, Madrilekin batera, lansari handienak dituen lekua. Horrek guztiak larriki eragingo liguke, noiz eta egoera, era arinean bada ere, hozten ari denean –gehitu du-; eta hegoetan beruna jarri beharrean, alderantzizkoa egin beharko litzateke”.