Confebaskek Osalanen 25. urteurrenean parte hartu du, laneko istripu hilgarriak %50 murriztu eta 90eko hamarkadatik beheraka doazela egiaztatuta.

  • Sortu zenetik Osalaneko Kontseilu Nagusiko kide da Confebask.
Osalan 25 aniversario

Laneko istripu hilgarriak eta baja eskatzen duten istripuak %50 baino gehiago murriztu dira 90eko hamarkadako batez bestekoarekiko, Osalanen datuen arabera. Datuok Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako kontseilari Maria Jesus San Josek eman ditu gaur goizean, Osalan, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Institutuaren 25. urteurreneko ekitaldian.  

Are gehiago, eta gertuagoko datuei erreparatuz -2000tik-, urteurreneko ekitaldirako prestatuko bideo instituzionaleko alokuzio batean, Confebaskeko Amaia Lopez Iriondok azpimarratu duenez, "Segurtasunari eta Osasunari dagokionez, Euskadiko enpresen ahalegina eta botere publikoen sentsibilitatea hain garrantzitsua izan dira, eragin maila murriztea ahalbidetu dutela, 2000. urtean 1.000 langileko 78 istriputik 2017an 38 istripura.Bereziki sendoa izan da lanaldietako istripu hilgarrien tasaren murrizketa.  %70eko jaitsiera, mende hasieran 85 istripu hilgarritik 2017an 25era. Hala ere, lanean jarraitu behar dugu", ondorioztatu du Confebaskeko teknikariak.

Alokuzio instituzional horretan bertan, Amaia Lopez Iriondok nabarmendu duenez, "Osalanen eguneroko rola gakoa da euskal gizartea prebentzioaren inguruko ezagutzan janzteko, eta bereziki garrantzitsua da enpresekin egiten duen laguntasun eta aholkularitza lana. Nahiko genuke aholkularitza hau euskal konpainien eguneroko arazoetatik ahalik eta gertuen egotea". 

Eta Osalaneko erronkei dagokienez, Confebaskeko teknikariak adierazi duenez, "enpresa eredu berriak pertsonen balioa eta baliabideen zaintza nabarmentzetik pasatzen da, eta horretarako enpresa eredu digitalagoak, teknologikoagoak, berritzaileagoak, jasangarriagoak, aurreratuagoak eta adimentsuagoak behar direla. "Hori dela eta, Osalanek eta bere profesionalek (enpresen baitan gertatzen den bezalaxe), etorkizuneko erronka horiei heltzeko prestatu behar dira, horrela euskal enpresa sareari laguntezko enpresa ereduaren eraldaketan. Osalanek enpresa antolatzeko eta egiteko modu berri horietan guztietan espezializatuta dauden pertsonen taldea sendotu beharko du".

Gaur goizean Iñigo Urkullu lehendakariak presiditutako ekitaldian, Osalaneko Kontseilu Nagusiko ordezkariak izan dira, Confebask eta bere elkarte kideak bertako kide izanik. Eta, zehazki, Confebaskeko Amaia Lopez Iriondoz gain, Gonzalo Salcedo -Cebekeko idazkari nagusi ondokoa- eta Montse Ruiz -Bizkaiko enpresa elkartekoa bera ere, Laneko Segurtasuneko Sailetik- bertaratu dira.  

 25 urteko historian, Osalanek -enpresa elkarteekin eta beste eragile sozialekin elkarlanean- praktika prebentibo eta hezitzaile ugari jarri ditu abian. Horietako azkena, Segurmania Zurekin izenekoa, Confebask, Adegi, Cebek edo Sea-ko webguneetan jarrai daitekeena.

25 urteko ibilbidearen amaiera gisa, Osalanek Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Biltzarra antolatuko du Bilbon urte honen amaierarako, azarorako, eta bertan Confebaskek ere parte hartuko du.