Euskadin murriztu egin da lan istripuen eraginaren mila langileko indizea

informe Osalan

2019-11-04

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak urrian argitaratu du 2018ko Lan Istripuen eta Gaixotasun Profesionalen gaineko Urteko Txostena, eta, gogorarazten duenez,  “oso-oso beharrezkoa da prebentzioak gure gizartearen osagai guztien kulturan eduki beharreko integrazioan sakontzea”.

Txostenean, langileen kopuru osoari dagokionez, Osalanek egiaztatu du eraginaren indizea 38,01etik 37,55era jaitsi zela 1.000 langileko istripu bajadunen artean, hau da, -%1,2 murriztu zen. Horrez gain, 2011-2018 aldirako gaixotasun profesionalen eragin indizeak -%17ko murrizketa bateratua aurkezten du, nahiz eta portaera desberdina den sexuen arabera: gizonen artean %25 jaitsi den bitartean, emakumeen artean %19 igo da.

Osalanen txostena Confebasken Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko azken Newsletterrean kontsultatu daiteke, eta Osalanek lehen balorazio bat ere egiten du “2015-2020 Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategia”-ri buruz. Lehen ondorioetan, euskal erakundeak nabarmentzen du herritarrak kezkatuago daudela laneko arriskuei dagokienez, eta, halaber, kontzientziatuago daudela hezkuntzaren maila desberdinetan laneko segurtasun eta osasunari buruzko ezagutzak sartzeko beharrari buruz.

Lantokietan, enpresariek zein langileek gero eta barneratuago dute prebentzioaren gaia, nahiz eta oraindik desberdintasun handiak dauden enpresa handien eta txiki eta ertainen artean, eta sektore batzuen eta beste batzuen artean. 

Halaber, Confebasken azken Newsletterrean beste albiste batzuk eta Laneko Segurtasun eta Osasuneko erakunde estatalek eta europarrek landutako beste informazio ofizial interesgarri batzuk ere kontsultatu daitezke. Horien artean, zera dioena: estatu osoan gertatzen diren lan istripu hilgarrien ia erdiek trafiko istripuekin dute zerikusia.

                                                                                                                                     Newsletter (web)