Roberto Larrañaga: “Lankidetza da euskal Lanbide Heziketaren arrakastaren eta Europan duen aitortzaren gakoa, eta eredu horretan Confebask protagonista garbia da”

  • Confebask-eko lehendakariak  Eusko Jaurlaritzaren, Confebasken, enpresen eta Lanbide Heziketako zentroen arteko lankidetza sakona nabarmendu du.

 

  • -2016-17 ikasturtean, 11.000 ikaslek lortu zuten LH-ko titulua Euskadin, Euskal Herriko 8.000 enpresa baino gehiagotan praktikak eginda. Gaur goizean, Lanbide Heziketaren euskal ereduan titulua eskuratu dutenei diploma entregatu zaie Bilbon, urtero egin ohi den diploma banaketako zeremonian. Europar Batzordeak antolatu duen Lanbide Heziketaren Europako bigarren astean egin diren ekitaldietako bat izan da zeremonia.

 

  • LH duala modalitate estrategikoa da euskal enpresen premia bereziekin duen loturagatik, inplementatzen jarraitzen da, eta aurten (2017-2018) jada ia 2.000 ikasle parte hartzen ari dira 1.100 enpresa baino gehiagotan
saridunak

Saridunak, Eusko Jaurlaritza eta Confebask Euskalduna Jauregiko oholtzan

Beste urte batez, Bilboko Euskalduna Jauregia izan da Euskadiko Lanbide Heziketaren “urteko jaiaren” eszenatokia, izan ere, leku berera bildu dira Eusko Jaurlaritza, enpresak, lanbide heziketako zentroak , tutore eta instruktoreak eta 2016-2017 ikasturtean LH titulua, ohiko modalitatean zein LH Dual modalitate ezagunean, eskuratu duten 11.000 gazte ingururen ordezkaritza zabal bat.

                Kontua da, aurten, ekitaldia Lanbide Heziketaren Europako Bigarren Astearen barruan egin dela; Europar Batzordeak antolatzen du aste hori, “Discover your talent-Aurkitu zure talentua” leloaren pean, lanbide heziketa goratzeko eta hainbat eragileri ezagutarazteko, esaterako, enpresei, familiei, ikasleei, etab.

Horretaz aparte, ohiko formatuan, ikasle guztiek –10.786– “Lantokietako Prestakuntza” izeneko modulu praktiko bat (FCT) egin behar izan dute, derrigor, joan den urtean programa honetan parte hartu zuten 8.092 euskal enpresetako batean. 

 Eta iaz Lanbide Heziketa Duala egin zutenek –1.283 ikasle–, berriz, ikasi eta lana batera egin zuten beste 790 enpresatan.

Horrenbestez, joan den urteko apirilean, Confebaskek aurkeztu zuen euskal enpresen enplegu eta kualifikazio premien gaineko azterketan jada azpimarratzen zen Lanbide Heziketak euskal enpresentzat duen garrantzia, eta esaten zen 2 enpresatik 3k jada aurreikusita zutela kontratazioren bat egitea, eta kontratazioen ia erdiek (%46) LH titulazioekin lotura edukiko zutela.

LH DUALAREN SUSTAPENA

                2017-18 ikasturte honi dagokionez, bereziki deigarria izan da euskal Lanbide Heziketa Dualak zehazki eduki duen hazkundea. Izan ere, jada 97 Ikastetxetako ia 2.000 gaztek dihardute modalitate horretan ikasten, 1.122 euskal enpresatan. Zenbaki horiek esan nahi dute ia 10 aldiz gehiago direla parte hartuko duten ikasleak eta inplikatutako enpresak, lanbide heziketa modalitate hau hasi  zenetik bost urte igaro eta gero. Hazkundeak zerikusi handia dauka euskal enpresen prestakuntza premia zehatzetara egokitzeko egindako lanarekin.

DISKURTSOA

Aurten, Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak berriro azpimarratu du, bere diskurtsoan, ikastetxe-enpresa arteko lankidetza maila guztietan: Eusko Jaurlaritzaren, Confebasken eta ikastetxeen elkarteen artean; LHko ikastetxeen eta enpresen artean; bai eta tutoreen eta enpresetako instruktoreen artean ere’, izan ere, lankidetza hori da, bere ustez, gaur egun –eta duela gutxi ere, esaterako joan den astean Europar Batzordeak erreferentziazkotzat jotzen zuen eta Confebask protagonista duen eredu horren arrakastaren gakoa.   

                Larrañagak gogora ekarri du ´Confebaskek , lankidetza publiko-pribatuan aritutako hogei urte baino gehiagoan, ia 200.000 euskal gazteri eskaini dizkiela enpresetako praktikak eta ondoren, kasu gehienetan, gazte horiek kontratu bat lortu dutela. Izan ere, enplegagarritasunaren batez besteko tasa, Euskadin LHa bukatzen dutenen batez besteko laneratzea esaten dioguna, %70 ingurukoa da, hau da, Euskadin Lanbide Heziketa ikasten duten 2 gaztetik ia 3k, batez beste, kontratua lortzen dute azkenean, praktikak egin dituzten enpresetan edo antzeko jarduera duen beste batean´. Industri espezialitate batzuetan, laneratze hori %90 baino handiagoa ere izaten da.

                Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxagak, berriz, azpimarratu du ´FCTk, gaur 24 urte betetzen dituelarik, antolatutako ekintza honek garrantzi handia duela, Confebaskentzat bereziki eta Lanbide Heziketarentzat oro har´. Aretxagak azpimarratu du, halaber, ´elkarrekin egindako lana, euskal LH ereduaren arrakastaren gako nagusia den heinean´.

SARITUAK ETA PRAKTIKAK EUROPAN            

Gainerakoan, Euskalduna Jauregiko ekitaldian, diplomak banatu ez ezik, 3 enpresari eta 3 instruktoreri saria eman zaie, lurralde bakoitzetik banari, Lantokietako Prestakuntza programan (FTC) egin duten lanagatik.

 Aurten, hauek izan dira saritutakoak: Gipuzkoan,  GKN Driveline Zumaia  SA enpresa eta Dürr Systems Spain SA enpresako instruktore Olatz Odriozola. Bizkaian, ADEMBI  elkartea eta  Emtesport SL enpresako instruktore Laura Regueiro. Eta Araban, Mubea Inauxa SA enpresa eta Tubacex groupeko instruktore taldea .

LH Dualeko azken promozioko ikasleek eta FCTn parte hartu duten ia 11.000 ikasleren ordezkaritza zabal batek ez ezik, gaur diploma jaso dute ikasturte honetan Confebaskek kudeatzen dituen Erasmus+ beken bitartez Europako enpresetan praktikak egin dituzten LHko 75 ikasleek.

Euskal patronala 1996az geroztik ari da parte hartzen Europako proiektu horietan, euskal gazteei atzerriko lantokietan egonaldiak egiten laguntzen. Eta, gaur arte, Confebaskek Lanbide Heziketako 2.000  ikasle baino gehiagori  eman die aukera Europako enpresetan egonaldi bat egiteko; bide batez lagundu du, baita ere, Euskadi mugikortasun programen erreferente bihurtzen Europan.

2017/18 ikasturte honetan, Confebaskek beste 75 beka inguru emango ditu LHko ikasleentzat, atzerriko herrialdeetan, esaterako, Erresuma Batuan, Austrian, Italian, Portugalen eta Frantzian, prestakuntza osa dezaten. Beken zati bat Eusko Jaurlaritzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera finantzatu du.

UNAI  BASURKO                

Aurtengo edizioan, Unai Basurko itsasgizona eta estropadalaria izan da hizlari gonbidatua. Unai etxekoekin batera hasi zen nabigazioan trebatzen, Getariako belaontzi txiki batean, artean haur txikia baino ez zela.

Lehiaketa ugaritan parte hartu du mundu osoan, eta duela urte batzuk munduari bira eman zion, bakarrik, eta hirugarren lekuan sailkatu.

                Heziketa proiektu bat ere zuzendu du gazteentzat, planetaren luze-zabalean. Gaur, Euskalduna Jauregian zeuden gazteen aurrean, Unai Basurkok  prestakuntzaren garrantzia azpimarratu du eta, prestakuntzarena ez ezik,  batez ere edozein erronka motari, erronka pertsonalei zein profesionalei, aurre egiteko jarrerarena. Euskal itsasgizonarentzat, “jarrera” da faktorerik erabakigarrienetako bat  “tripulazioa” aukeratzeko unean.