“Gure enpresetan lanbide heziketaren alde egiten jarraitu behar dugu, pandemia pasatuko delako eta haien talentua behar izaten jarraituko dugulako”

  • Eduardo Zubiaurreren adierazpenak, Euskal Enpresa eta LH Ekitaldiaren 27. edizioan, Confebaskek antolatuta
  • Ekitaldia formatu murriztuan egin da, Covidagatik, eta parte hartu dute, besteak beste, Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek eta LHko sailburuorde Jorge Arevalok

  • Argazkiak ikusi hemen (Manu de Alba, Confebaskentzako)

CONFEBASK ACTO FCT

Jokin Bildarratz sailburua eta Eduardo Zubiaurre Confebaskeko lehendakaria, Enpresa&LH ekitaldia hasi baino ariñago (Argazkia, Manu de Alba)

2020-12-02

Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrek gaur goizean, euskal Enpresa&LH urteko ohiko ekitaldian, nabarmendu duenez, urte bereziki zaila izaten ari den arren, ziurgabetasunez betea, pandemia globalarengatik, garrantzitsua iruditzen zaigu, hain zuzen ere, gure Lanbide Heziketaren alde egiten jarraitzea. Pandemia pasatuko delako… eta, pasatzen denean, gure LH ereduak ageri duen talentu eta prestakuntza behar izaten jarraituko dugulako”.

Beraz - jarraitu du -, gazteen prestakuntzan inbertitzen eta gazteak gure enpresetan hartzen jarraitu behar dugu, bai lantokiko prestakuntzaren bidez  - LP -, bai prestakuntza dualaren bidez”.

 

Formula arrakastatsua

Ekitaldian izan dira, besteak beste,  Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratz eta LHko sailburuorde Jorge Arevalok, eta, hasierako mintzaldian Confebaskeko lehendakariak adierazi duenez, ”badakigu formula arrakastatsuak direla, bai euskal enpresen etorkizunerako, bai gure gazteentzat. Eremu horretan esperientzia handia dugu dagoeneko. Izan ere, elkarlanean emandako hogeita hamar urte hauetan zehar, denon artean, baita Confebasketik ere, prestakuntza praktikoa eskaini diegu, urtean 8.000 enpresa baino gehiagotan batez bete250.000 euskal gazte ingururi”.

Eta, ildo horretan, prestakuntza ‘duala’ esaten zaionak duen garrantzi gero eta handiagoa azpimarratu du: “2012az geroztik – urte hartan jarri zen martxan egungo eredu duala – 11.000 gazte inguru prestatu dira horretan, 6.000 enpresa baino gehiagotan.

Bide horretan ibiltzen jarraitu behar dugu - jarraitu du -baita Covid garaietan ere. Horregatik uste dugu garrantzitsua dela enpresatik gure Lanbide Heziketaren eredua, talentua eta, bereziki, gazteak,  euskal enpresan txertatzeko apustu estrategikoa mantentzea eta, are gehiago, indartzea”.

 

Eta are gehiago - amaitu du -, pandemia gorabehera, kontuan hartuta prebentzio neurriak funtzionatzen ari direla, eta gaur-gaurkoz Lanbide Heziketako ikastetxeetan kutsatutako ikasleen kopurua oso urria dela: ez da %1era hurbiltzen ere. Beraz, Lanbide Heziketako ikasleak sartzeak ez du, inola ere, enpresen martxa arrunta oztopatzen”.

 

Confebask sariak

Horrez gain, aurten Confebaskek bereziki saritu nahi izan du ikastetxeen euskal elkarteek egindako lana, euskal LHa sustatzen eta finkatzen jokatzen duten rola aitortzeko. AICE-IZEA, HETEL eta IKASLAN izan dira.

Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrek zera nabarmendu du horiei buruz: solaskidetzarako gaitasuna, enpresarekin elkarlanean aritzeko gogoak eta Lanbide Heziketako irakaskuntzaren gaineko ikuspegi berritzailea, erabakigarria izan delako gure eredua estatuan erreferente bihurtzeko, Europako Batzordeak berak ere berariaz aipatu duelarik. Elkarlan eta konpromiso bide luze horretan, eta zain ditugun erronken aurrean, Euskadiko AICE-IZEA, HETEL eta IKASLAN LHko elkarteak ezinbesteko aliatu izan dira eta dira.

Saria horien presidenteek jaso dute: Javier Moratinos (AICE-IZEA), Julen Elgeta (HETEL) eta IKASLAN Bizkaiko presidentea - Eduardo Alzola -, Gipuzkoakoa - Nora Amorena - , eta Arabakoa - Javier Otxoa de Alaiza -.

 

Aitortza eta diplomak

Halaber, Confebaskek antolatutako Enpresa&LH ekitaldian, urtero bezala, Eduardo Aretxaga zuzendari nagusiak Euskal Enpresa Konfederazioak enpresei eta instruktoreei erakusten dizkien ohiko aitortzak jakinarazi ditu.  Aretxagak nabarmendu du sari horien xedea dela “prestakuntzan jardunez gehien nabarmendu direnen lana aitortzea, horiek aukeratzeko kontuan hartuta Lanbide Heziketako ikastetxeen beraien balorazioak”.

Oraingoan, enpresen atalean, errekonozimendua jaso dute SNA EUROPEk, Araban; PIERBURG RHEINMETALL AUTOMOTIVEk, Bizkaian, eta IBERMATICAk, Gipuzkoan.

Eta instruktoreei dagokienez, Confebaskek saritu ditu ROBERTO GARCIA, ELECTRO ALAVESA enpresakoa (Araba), ENEKO ALVAREZ, GISTEK INSURANCE SOLUTIONSekoa (Bizkaia); eta MIKEL BEREZIARTUA, BIELE enpresakoa (Gipuzkoa).

 

Azkenik, Confebasken aldetik, diploma banaketari ekin zaio, nahiz eta, pandemiaren ondorioz, oraingoan ikasleen ordezkaritza txiki bat baino ezin izan den joan, aurreko urteetan ez bezala, aurreko edizioetan 800 gazte inguru biltzen baitziren Bilboko Euskalduna Jauregira euren diploma eskura hartzeko, urtero Euskadin lanbide heziketako titulu batekin graduatuta ateratzen diren 11.000 ikasleak ordezkatuz.  

 

Muga horiek gorabehera, Bilboko Euskalduna Jauregia izan da Enpresa&LH urteko galaren agertokia, Confebaskek 27. urtez jarraian antolatuta, Adegi, Cebek eta Sea elkarte kideekin lankidetzan, estatu osoan horrelako ezaugarriekin egiten den ekitaldi bakarra izanik. Klausuraz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuko Jokin Bildarratz arduratu da, eta, nabarmendu du garrantzitsua dela “gure lanbide heziketako sistematik euskal enpresen behar berriei erantzuten jarraitzea”.

ARGAZKIAK IKUSI HEMEN (Manu de Alba, Confebaskentzako)