Laneko bajagatik galdutako egunak 104.000 langileren urteko lanaldia halakoa dira.

  • Asepeyoren txostena absentismoari buruz Confebasken Laneko Segurtasun eta Osasunaren azken Newsletterrean
Mutualia

2019-04-09

Euskadin laneko absentismoa oso gai kezkagarria da euskal enpresentzat, eta, horregatik, Confebaskek Laneko Segurtasun eta Osasunari buruz argitaratu berri duen azken buletinean arreta berezia ematen dio gaiari. Esaterako, Newsletterrean hainbat erreferentzia kontsultatu daitezke, horien artean duela egun batzuk Asepeyok argitaratu duen txostena, zeinean dioen laneko bajagatik galdutako egunak 104.000 langileren lanaldia halakoa direla. Zehazki, txostenak nabarmentzen du laneko bajak %13,4 hazi zirela 2018an, hau da, Gizarte Segurantzan afiliatu diren langileak halako lau.

Gainera, gai horri helduta, Mutualiak Absentziak prebenitu eta kudeatzeko Gida berri bat argitaratu du, ohartuta absentismoa dela enpresa askoren kudeaketa arazo nagusietakoa, eragin nabarmena baitu bai emaitzen kontuan bai sistema operatiboetan, eta hori arazo bihurtu da egunerokoari erantzuteko.  Gida horrekin, Mutualiak enpresa sarearen benetako premia bati erantzun nahi dio. Kudeaketa tresna berri baten aurrean gaude, zeinak aukera emango baitie enpresei absentismoa beste ikuspegi batetik kudeatzeko, ikuspegi tradizionaletik haratago.

Hain zuzen ere, aldi baterako ezintasun moduan gertatzen diren laneko bajen gatuaren hazkundearen ondorioz, mutuak ahaleginak bateratzen ari dira, euren biziraupena bermatzeko. Gizarte Segurantzak bultzatuta, Gizarte Segurantzarekin diharduten sei mutuarik handienek euren baliabide sanitarioak bateratzea erabaki dute, “elkartutako enpresetako langileei zerbitzu hobea emateko eta lan istripuetatik zein kontingentzia profesional eta arruntetatik eratortzen den kostu sanitarioa murrizteko".

Horiek dira Confebasken azken Newsletterrean irakur daitezkeen albisteetatik hiru, eta horiez gain daude euskal enpresa batzuek martxan jarri dituzten Laneko Segurtasun eta Osasunaren inguruko ekintza plan zehatzak, esaterako, Aernnovak abiarazitakoa, zeinak duela gutxi aurkeztu baitu ‘Aernnova Zaindu’ proiektua, enplegatuen parte hartzea bultzatzeko asmoarekin.

Confebasken buletinean Chapanorreko gerente Iñaki Guineak Segurmaniarako egindako elkarrizketa bat ere kontsulta daiteke; berak dioenez, “gure LAPeko prozedurei esker, daukagun lan istripuen maila ia nulua da”.

Gainera, beste albiste eta txosten interesgarri batzuk aurkezten dira enpresen eta langileen artean prebentzio politikak eguneratu eta hobetzeko.

 

 

                                                                                     IKUSI NEWSLETTER OSOA (Web)