“Estreinatu berri den Unibertsitate/Enpresa euskal estrategia berrian hitz gakoa lankidetza da”

  • Confebaskeko zuzendari nagusi  Eduardo Aretxagaren hitzaldia EHU/Unibasq udako ikastaroan
curso verano UPV/EHU

Eduardo Aretxaga, ezkerretik hirugarrena (Argazkia, Confebask)

Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Aretxagak, orain arte unibertsitatearen eta enpresaren arteko lankidetza, euskal unibertsitateena beraien artekoa, eta unibertsitatearen eta Lanbide Heziketaren artekoa ‘desorekatua eta ez orokorra’ izan dela nabarmendu ondoren, azken urtean izandako aldaketaren balioa agerian jarri du, izan ere, gogoratu duenez, “mugarri nagusia izan da Unibertsitate – Enpresa lehen euskal estrategia sortzea, zeinean Confebaskek oso rol garrantzitsua izan duen, eta daukan”.

Bere iritziz, ‘unibertsitate – enpresa itun’ horrek “iragana eta geroa markatzen ditu euskal unibertsitate sisteman, lanbide heziketan eta enpresetan: Orain hitz gakoa lankidetza da”.

Eduardo Aretxagak gogorarazi duenez “azken urtean 22 unibertsitate master eta gradu berri abiarazi dira aipamen “Dualekin”, Cluster 4gune sortu da, eta baita ere lehendabiziko Enpresa – Unibertsitate Ikasgela”.

Hori guztia eta tresna gehiago jarriko dira martxan datozen ikasturteetan, etorkizuneko erronkei erantzuteko, Confebaskeko zuzendari nagusiak gogorarazi duenez, horren oinarrian egongo da, besteak beste, “STEM adarretan egresatu gehiago egotea, gradu dualak are gehiago zabaltzea, balio enpresarialak bultzatzea eta enpresei ezagutza gehiago transferitzea”.

Premiazko zeregina da, Eduardo Aretxagak gogoratu duenez, euskal enpresek datozen 3 urteetan 25.000 enplegu aukera eskainiko dizkie unibertsitate esparruko egresatuei. Eta Euskadiko enpresa pribatuaren eskaintza horietako bat ere ez dadin bete gabe geratu, ezinbestekoa da prestakuntza bikaina ematea, Herrialdearen beharrekin bat eginda”.

Eduardo Aretxagak Donostiako Miramar jauregian eman du hitzaldia, “Eragin soziala unibertsitatearen jardueran” izenburuarekin, EHU/Unibasq udako ikastaroetan.