Lehendakariak Confebaskeko Batzorde Exekutiboa hartu du Kontseilu Nagusiaren saioaren ondoren

  • Bilera Lehendakaritzan egin da
CONFEBASK LEHENDAKARITZAN

Lehendakaria, sailburuak eta Confebaskeko Batzorde Exekutiboa (argazkia, Confebask)

Iñigo Urkullu lehendakariak Confebaskeko Batzorde Exekutiboa hartu du gaur goizean, Lehendakaritzaren egoitzan, elkarteko Roberto Larrañaga presidentea buru zela. Eusko Jaurlaritzaren aldetik, lehendakariaz gain, bileran parte hartu dute Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako Arantxa Tapia, Enplegu eta Gizarte Gaietako Beatriz Artolazabal, Hezkuntzako Cristina Uriarte, Lan eta Justiziako Maria Jesus San Jose, eta Ekonomia eta Ogasuneko Pedro Azpiazu sailburuek.

Bilkuran, Confebaskeko presidente Roberto Larrañagak Euskadiko hazkunde eta enpleguari buruzko azken aurreikuspen ekonomikoak aurkeztu dizkie lehendakariari eta Eusko Jaurlaritzako gainerako partaideei, euskal enpresa Konfederazioak epe labur eta ertainera darabiltzan azken kalkuluen arabera. 2018 honetarako, Confebaskek aurreikusten du BPGa %3 inguru haziko dela, eta Gizarte Segurantzan 18.000 afiliatu berri egongo direla.

Gainera, urtearen amaierarako, daitekeena da Euskadin 90.000 kontratu mugagabeko zifra errekorra gauzatzea; EAEko enpresak, izan ere, krisiaren aurreko pertsona kopuru bera enplegatzetik hurbil egongo dira, hau da, 2008aren amaieran enplegatuta zeuden 790.000 langiletik gertu.

Lehendakariarekin izandako bileran, Confebaskek, halaber, gaurkotasun ekonomiko eta enpresarialari buruzko beste gai batzuen inguruan duen iritzia ere jakinarazi du.