Iñigo Urkullu lehendakariak Confebask eta CEOEko presidenteak hartu ditu

  • Roberto Larrañaga eta Antonio Garamendi lehendakariarekin elkartu dira CEOEko presidentea izendatu berritan
LEHENDAKARITZA

Roberto Larrañaga eta Antonio Garamendi Iñigo Urkullu Lehendakariarekin

2019-01-29

Iñigo Urkullu lehendakariak Confebask eta CEOEko presidenteak hartu ditu, Roberto Larrañaga eta Antonio Garamendi, Lehendakaritzan, eta, besteak beste, gaur egungo egoera ekonomikoari eta epe labur eta ertainera aurreikusten diren perspektibei buruzko iritziak trukatu dituzte.

Ildo horretan, bi ordezkari enpresarialek lehendakariari gogorarazi diote aurtengo aurreikuspenek diotela %2 baino gehiagoko hazkunde nabarmena egongo dela, nahiz eta, ziurgabetasun handia dagoenez, datua etengabe berrikusi beharko den, gertaeren bilakaeraren arabera.

Bilera giro atsegin eta lasaian joan da, eta balio izan du lehendakariak bere lehen bilera ofiziala egiteko CEOEn aukeratu berri duten presidente Antonio Garamendirekin.