"Lanbide Heziketa Unibertsitatea bezain aukera duina da, baina eskaera handiagorekin"

  • Elkarrizketa Confebaskeko lehendakari  Roberto Larrañagarekin Diario Vascon
foto Roberto Larrañaga

Roberto Larrañaga, Confebaskeko lehendakaria (Argazkia, Ignacio Pérez DV)

Pasa den igandean argitaratutako elkarrizketa batean, Roberto Larrañagak adierazten zuen "Lanbide Heziketari azken urteetan ematen ari zaion bultzada emaitzak ematen ari dela - hor daude matrikulazio datuak -.  Gaur egun Lanbide Heziketa Unibertsitatea bezain aukera duina da, baina eskaera handiagoarekin.

Confebaskeko lehendakariak gaurkotasuna duten beste gai batzuk ere jorratu ditu, besteak beste, CCOO Euskadiren irteera iragarria Elkarrizketa Sozialeko Mahaitik: "ez dugu ulertzen inor haserretu daitekeenik Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmen bat sinatzeagatik euskal enpresek 2018-2020 epemugan eskainiko dituzten 100.000 enpleguetatik bakar bat ere bete gabe gera ez dadin.  Ez dugu ulertzen ez CCOO Euskadiren iragarpena, ezta tonua ere. Haiek jakingo dute zeren bila dabiltzan, baina bada garaia ekarpen gehiago eta hotsandiko adierazpen gutxiago egiteko".  

 

                                                                                             IRAKURRI ELKARRIZKETA OSORIK