Murriztu egin da Euskadin hartzekodunen konkurtsoan dauden enpresen kopurua, batez ere industrian.

  • Confebasken buletin berria EAEko enpresa sarearen bilakaerari buruz
gráfico evolución empresas Euskadi abril 2018

Euskadiko enpresen eboluzioa Euskadin

Euskadiko enpresa sarearen bilakaerari buruz Confebaskek apirileko datuekin atera berri duen Newsletterrean erakusten denez, 2018ko lehen hiru hilabeteetan hartzekodunen konkurtsoan sartu diren euskal enpresen kopurua %17’8 txikiagoa  da iazko aldi berdinarekin alderatuta, hau da, lehendabiziko jaitsiera da, bederatzi hilabetez etengabe igotzen aritu eta gero. Sektoreka, konkurtsatutako enpresak batez ere Industrian murriztu dira (-%50), eta ondoren daude Eraikuntzakoak (-%23,1) eta Zerbitzuetakoak (-%2’5).

Euskadin Gizarte Segurantzan erregistratutako enpresa kopuruari eta autonomoen kopuruari dagokienez, berriz, apirilean apenas egon den mugimendurik, esan baitaiteke bi aldagaiak ia geldirik daudela orain dela urte bateko zifrekin alderatuta, eta, are, pixka bat jaitsi direla esan daiteke. Gaur egun, Euskadin 59.005 enpresa daude Gizarte Segurantzan inskribatuta, 2017ko apirilean zeudenak baino %0’2 gutxiago (-107 enpresa). Eta autonomoei dagokienez, 172.379 daude erregistratuta, hau da, baita ere orain dela urte bat baino %0’2 gutxiago.

Estatuarekin alderatuta, apirilean EAEn zifra okerragoak agertu dira: enpresen kopuruan urtearteko -%0’2 galdu da, eta estatuan, berriz, %0’7 hazi da kopurua.

Dagoeneko Confebasken Newsletterrean kontsulta daitezkeen datuetako batzuk dira, eta agerian uzten dute euskal ekonomiari kostatzen ari zaiola krisian zehar galdu duen enpresa sarea berreskuratzea, hori izanik gakoetako bat susperraldi ekonomikoa behin betiko finkatzeko, izan ere, enpresa da aberastasuna eta enplegua sortzen duena.

Newsleterra ikusi