Enpresen eta autonomoen kopurua hazi egin zen Euskadin otsailean, krisi sanitarioa hasi aurretik

  • Confebasken txostena enpresa sarearen bilakaerari buruz, otsailari dagokionez
empresas febrero 2020

2020-03-31

Confebasken azken Newsletterrean zehazten denez,  Euskadin enpresen zein autonomoen kopurua hazi egin zen otsailean, oraingo krisi sanitarioa hasi baino pixka bat lehenago. Zehazki, Gizarte Segurantzan inskribatutako euskal konpainien zifra 58.893 izan zen otsailean, hau da, urtarrilean baino 456 enpresa gehiago. Nahiz eta zifra aurreko hilekoaren ia berdina den arren (-%0’1), otsailik onena  izan da, behintzat 2007. urteaz geroztik, enpresen kopuruaren bilakaerari dagokionez.

Sektoreka, eta 2020ko otsailarekin alderatuta, Eraikuntzan  hazi egin da enpresa kopurua (+%1’9), eta, aitzitik, murriztu egin da Zerbitzuen sektorean, -%0’2, eta Industrian, urtearteko konparazioan -%0’9ko jaitsiera izanik.

Autonomoen kopuruaren bilakaerari dagokionez, urtarrilarekin alderatuta, otsailean 54 pertsonarekin hazi zen afiliazioa, baina aurreko urteko hilabete berdinean baino pixka baino gutxiago. Autonomoen kopurua otsailean 170.244 pertsonakoa zen.

Euskadiko hartzekodun konkurtsoei erreparatuta, otsaileko datuak azken urteetako batezbestekoan kokatu ziren, urtean konkurtsoan sartutako enpresen kopurua 250 – 300 tartean egon baita. Krisi sanitarioaren leherketak eta jardueran eragin duen geldialdiak aldatu egingo dituzte, seguru, aurreko estatistika guztiak.