Confebaskek Migraziorako Euskal Itun Sozialarekin bat egin eta horren aurkezpen publikora joan da, Lehendakariarekin batera

  • Jendaurreko ekitaldia gaur goizean egin da, Lehendakaritzan, eta ordezkaritza instituzional eta sozial handia izan da
lehendakaritza

2019-11-30

Confebaskeko presidente Eduardo Zubiaurrek Migraziorako Euskal Itun Sozialaren aurkezpenean parte hartu du, gaur goizean, Iñigo Urkullu lehendakariak gidatutako ekitaldian. Confebaskek ituna sinatu du, helburu nagusia izanik “herrialde eta elkartasun mezu bat eskaintzea, konpromiso partekatu batean oinarrituta, migrazioaren erronkaren adierazpen desberdinen aurrean”.

Itun sozialaren sinatzaileen nahia da erronka horren aurrean “erantzun solidarioa eta arduratsua indartzea”, “migratzaileenganako betekizun etiko bat” izatez gain, “euskal gizartearentzako hazkunde eta aurrerabide prozesu baten” parte dela ulertuta.

Ildo horretan, itunean berariaz aipatzen denez, “euskal gizarteak, familiak babesteaz gain, immigrazioa behar du bere premia laboral eta demografikoei erantzuteko. Datozen hamarkadetarako indargune bat da Euskadiren hazkunderako, eta gure asmoa da aukera moduan lantzea”.

Migraziorako Euskal Itun Sozialak hainbat “zeharkako aukera” aipatzen ditu, horien artean egonik elkarbizitza, giza eskubideak, hezkuntzako espazio inklusiboen sorrera, berdintasuna eta maila instituzional eta sozial desberdinen arteko lankidetza, ituna garatzeko.

Confebaskentzat, itun sozial hori sinatu izanak dakar bere lidergo estrategian aurrera egiten jarraitzea, garapen iraunkorrari dagokionez, euskal enpresen esparruan NBEk adostutako 17 helburu zehatzen esparruan (GIH). Confebaskeko elkarte kideek - Adegi, Cebek eta Sea - akordio bat sinatu berri dute ildo horretan Eusko Jaurlaritzarekin eta Munduko Itunaren Estatuko zuzendariarekin.