Confebaskek positibo baloratu du ‘soldata arrakalari’ buruzko lehen bilera ea hori gainditzeko parte hartzaileekin elkarrizketa mantentzearen alde egin du

  • Bilerak lehen harremana egiteko balio izan du, ea egiaztatu da parte hartzaileen  interes partekatu bat dagoela eta lan metodo eta egutegi bat finkatzea erabaki da
logo Confebask

Gaur Eusko Jaurlaritzak Bilboko LHKren egoitzan Euskadin generoari lotutako ‘soldata arrakalari’ buruz antolatu duen bileraren ondoren, Confebaskek gogoeta hauek egin ditu:

 

  • Lehenik eta behin, Confebaskek erabateko interesa erakusten du soldata arrakalaren gaiari heltzeko eta  hori deuseztatzeko irtenbideak emateko, bere iritziz, hori errotik desagertzea betekizun etikoa izateaz gain, lehiakortasunerako betekizuna ere bada gure enpresentzat, enpresa bateko lanpostu, eginkizun eta erantzukizun bakoitza horretarako prestatuen dagoen pertsonak beteko duela bermatzen duelako, generoa gorabehera.

 

  • Bigarrenik, Confebaskek positibo baloratzen du bilera, interes komun bat erakutsi delako alderdi asko ukitzen dituen ‘soldata arrakala’ bezalako arazo konplexu bat konpontzeko. Confebaskek aukera baliatu du eztabaida zentratzeko eta gogorarazteko gauza bat dela ‘soldata arrakala’ –biztanleria okupatuaren kolektibo maskulinoaren eta femeninoaren arteko ordainsarien desberdintasuna– eta beste bat ‘generoan oinarritutako soldata diskriminazioa’, hau da,  lan eta erantzukizun berdin-berdinerako soldata desberdina izatea, hori legez berariaz debekatuta baitago, arrazan edo erlijioan oinarritutako soldata diskriminazioa bezala.

 

  • Hirugarrenik, Confebasken iritziz, desoreka desagerrarazteko helburuan efikazak izateko, diagnostiko zorrotz bat egin behar da; horretarako informazioa badagoenez, eztabaida zentratu dezakegu batez ere enpresa barruan zein kanpoan soldataren arrakala eragiten duten faktoreetan.  

 

Premisa horietan oinarrituta, Confebask elkarrizketaren apustua mantentzen eta ondartzen du, eta deitzen diren hurrengo bileretara joango da, denoi dagokigun arazo baten irtenbidean aurrera egiteko