Confebaskek positibo baloratu du Osalanen 2017-2018 Kudeaketa Plana, baina erakunde hori euskal enpresetara gehiago hurbiltzeko eskatu du.

Balorazioa Laneko Arriskuen Prebentzioari buruz Confebaskek argitaratu berri duen Newsletterraren 6. zenbakian aurki daiteke.

banner PRL

Laneko Arriskuen Prebentzioaren inguruko elkarlana ikusten jarraitu daiteke Osalanen baitan. Eusko Jaurlaritzaren menpeko organismoaren zuzendaritzak orain dela egun batzuk aurkeztu zuen –besteak beste Confebaski–  aurreko urteari buruzko jardueren memoria, datozen bi urteetarako ekintza planarekin batera.

Confebaskek positibo baloratzen ditu Planean jasotako lehentasunetako batzuk, besteak beste, laneko arriskuen prebentzioaren kultura lantokietatik harantzago hedatzea,  euskal herritar guztiak izan daitezen horren garrantziaz kontziente.

Baina, halaber, Confebaskek Osalani ahalegin bat eskatu dio, erakunde horretatik enpresei eta profesionalei LAPari buruz ematen zaien laguntza teknikoa hobetzeko; finean, enpresek LAParen inguruan dituzten eguneroko kezketara gehiago hurbiltzea.

Confebaskek Osalanen kudeaketa planaz egiten duen balorazioa  Laneko Arriskuen Prebentzioaren inguruan argitaratu berri den Newsletterrean irakur daiteke; bertan, era berean, beste albiste, artikulu eta praktika on batzuk ere sartu ditugu, interesgarriak izango direlakoan euskal enpresentzat zein langileentzat.

IKUSI NEWSLETTERRA