“Prest gaude BGAE-ei buruzko edozein proposamen eztabaidatzeko, betiere ez badute kostu gehiagorik ekartzen enpresentzat”

  • Confebaskeko lehendakari  Roberto Larrañagaren elkarrizketa SER Euskadi  katean
Roberto Larrañaga, presidente de Confebask

Roberto Larrañaga, Confebaskeko lehendakaria

SER Euskadiri emandako elkarrizketa batean Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak BGAE-ei egin beharreko ekarpenei buruz adierazi duenez, “oraingoz ez dugu zehaztasun handirik Eusko Jaurlaritza egiazki lantzen ari denaz. Edonola ere – gehitu du –prest gaude BGAE-ei buruzko edozein proposamen eztabaidatzeko, betiere ez badute kostu gehiagorik ekartzen enpresentzat”.

Ildo horretan, Larrañagak gogorarazi duenez,  “euskal enpresek dagoeneko Europako batez bestekoa baino gehiago ematen dute Gizarte Segurantzako kotizazioetarako, eta inguruko herrialde guztiek baino gehiago, horien artean Frantzia, Italia , Erresuma Batua edo Alemania: ezin dugu igoera gehiagorik gure gain hartu”. Eta enpresek BGAE-etan ekarpenak egitea sustatzeko egon daitezkeen kenkari fiskalei dagokienez, Confebaskeko lehendakariak esan duenez, “kenkari horiek jada existitzen ziren lehenago ere, 2014an kentzea erabaki zen arte.e. Ildo horretan, aztertu dezakegu zer proposatzen diguten, baina oraindik inork ez digu inongo dokumenturik pasatu, eta, gainera, ez zaigu bermatzen aurrerago berriro ere kendu daitezkeela”.

Finean, Roberto Larrañagak honela amaitzen du: “BGAE-etarako ekarpenen gaiak orain arte helarazi diguten baino askoz garapen zehatzagoa behar du”.

 

ESM

 

Elkarrizketa Sozialaren Mahaiari dagokionez, Confebaskeko lehendakaria “instituzionalizatzearen” aldeko agertu da: Eta Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako Enpleguaren eta Kualifikazioaren Lankidetzarako Esparru Hitzarmenari buruz, Roberto Larrañagak gogorarazi du “dagoeneko fruituak ematen ari dela”. Berretsi duenez, “guk ez dugu deuseztatuko gure enpresetan enplegurako 100.000 aukera kokatzeko balio duen akordio bat, eta, gainera, Eusko Legebiltzarrak balioztatu du dagoeneko. Guretzat, akordioa indarrean dago eta utziezina da”.

Azkenik, aurreikuspen ekonomikoei dagokienez, Roberto Larrañagak esan duenez, “aurtengo aurreikusi ditugun hazkunde eta enplegu zifrak mantentzen ditugu. Nolabaiteko moteltze bat egon daiteke, baina, hondamendirik gertatu ezean, epe labur edo ertainera inola ere ez da bat-bateko geldialdirik gertatuko gure ekonomian”.