Confebask hainbat neurri proposatu dizkie Eusko Jaurlaritzari eta gizarteari oro har, Covid-19aren krisi ekonomiko eta sozialaren aurrean

  • Bide orri” ekonomiko enpresarial bat da, eusteko eta berraktibatzeko plan bat duena

 

Logo conjunto

2020-05-08

Confebaskek eta bere elkarte kideek – Adegi, Cebek eta Sea – Eusko Jaurlaritzari bidalitako proposamenaren argudio ildo nagusiak ezagutarazi dituzte, baita motiboak ere:

 

  1. ZERGA NEURRIAK ETA NEURRI OSAGARRIAK
  • Confebaskeko Batzorde Exekutiboak Eusko Jaurlaritzari proposatzen diona da  aldi baterako zerga errekargu bat, finalista, denbora tarte jakin baterako, krisitik ateratzeko nahitaez hartu beharko den zorra itzuli ahal izateko.  Zerga errekarguaren irismen, zenbateko eta epe zehatzak zehaztea faltako litzateke.  Proposamen horiek badute aurrekaririk bai Euskadin bertan, bai Europako beste herrialde batzuetan, esaterako, Alemanian.

 

  • Confebasken proposamenean adierazten denez, besteak beste, ahalegin fiskal hori Covid-19ari aurre egiteko orain hartu beharko dugun zorra amortizatzen joatera zuzenduko da, eta araudi propioa duten zerga itundu GUZTIEI eragin beharko lieke, hau da, PFEZari eta Sozietateen gaineko  Zergari, betiere printzipiotzat hartuta gehien daukanak gehiago jarri beharko duela. Beraz, EZ da soilik PFEZean zentratzen, eta EZ litzateke neurri orokor indiskriminatua izango.

 

  •  Confebask, Adegi, Cebek eta Searen proposamen bateratua Eusko Jaurlaritzari igorri zaio, ‘EKONOMIA ETA ENPRESA BIDE ORRIA EUSKADITIK COVID 19-AREN KRISIARI AURRE EGITEKO’ izenburupean, eta hainbat neurri batzen ditu, ‘2R plana: eutsi eta berraktibatu” delako proposamenean.

 

  • EUSTEKO hainbat proposamen daude, hala nola:  
    • Enpresei likidezia emateko lerroak, behar besteko zenbatekoarekin, enpresa txiki eta autonomoentzat.
    • Ahal den enplegu eta enpresa mailarik altuena mantentzen laguntzeko neurriak onartzea.
    • Errentak ematea krisiaren ondorioz kalte gehien duten kolektiboei.

 

  • BERRAKTIBATZEKO, bigarren fase batean, hainbat neurri proposatzen ditugu:
    • EAEn kontsumo lokaleko ondasunen barne eskaria eta inbertsioa sustatzea, bai publikoa, bai pribatua
    • Enpresen nazioartekotzea sustatzea
    • Arazoak dituzten enpresa bideragarriak erreskatatzea eta berrabiaraztea
    • Sektore estrategikoak edo osasun krisiak gehien zigortu dituenak berraktibatzea
    • Nazioarteko hornidura kateak birlokalizatzea
    • Tokiko hornidura kate bat garatzea osasunaren eta biozientzien sektorerako
    • Langabezian edo ERTEan dauden pertsonak kualifikatzeko eta birkualifikatzeko plan malguak, arinak eta behar besteko zuzkidura dutenak onartzea

 

 

  • Finean, behar besteko baliabideak izan beharko dituzten neurri eta proposamenen multzo bat, eta hori, gaur-gaurkoz, soilik izango da posible –eta gure ustez horrela izan behar da– zentzuz eta modu arrazoituan zorpetuz. Lehendabizi, krisiaren aurretik aurreikusita zegoen gastu publiko arruntaren maila mantentzeko. Eta, bigarrenik, martxan jarri beharreko neurri bereziak finantzatzeko, euskal gizarteak, oro har –enpresak, pertsonak eta instituzioak–, aurrera egin dezagun.

 

 

  1. MOTIBOAK:
  • Aurrekaririk gabeko krisi ekonomiko eta sozial baten aurrean gaude. Gure proposamenaren oinarrian dago herrialdearekiko eta bertako pertsonekiko konpromiso irmoa, oharturik itzultzeko esfortzua krisia ondoen jasaten ari direnei dagokiela, enplegua eta etekinak mantentzen dituztenei, errentarik handienak dituztenei. Hau da, elkartasun printzipioari egiten zaio dei zuzenean.

 

  • Halaber, konpromiso bat da etorkizuneko belaunaldiekin ere, proposamenak mugatu egiten duelako zorraren ordainketa gaur egungo belaunaldira, hurrengoen etorkizuna hipotekatu gabe, konbentziturik soilik esfortzu partekatu horrekin erantzun ahal izango zaiela hautematen diren erronka ikaragarriei.