Confebaskek Eusko Jaurlaritzari helarazi dio enpresa eta langileentzako jarduera protokolo berriak diseinatzeko beharra, baita laguntza bereziak prestatzekoa ere

  • Lehenengo bilera Eusko Jaurlaritzarekin koronabirusa euskal ekonomian izaten ari den eragina aztertzeko
confebask

Confebask, Adegi, Cebek eta Searen ordezkaritza bilera hastekotan (Argazkia, Irekia)

2020-03-10

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko eragile sozio-ekonomikoekin egindako lehen bileran, koronabirusaren agerraldiak euskal ekonomiaren martxan izan dezakeen eraginaren aurrean prestatzeko, Confebaskeko lehendakariak  – Eduardo Zubiaurre –, eta haen elkarte kideetakoek – Eduardo Junkera (Adegi), Iñaki Garcinuño (Cebek) eta Pascal Gomez (Sea) –,  Eusko Jaurlaritzari jakinarazi diotenez, orain arte oraindik enpresetan izaten ari den eragina ez bada ere oso esanguratsua (kasu jakin sektore jakin batzuetatik haratago, horien artean turismoa, bidaiak, ekitaldiak, hezkuntza edo osasuna)”, beharrezkoa da “lantokietan jarduteko protokolo berriak ezartzea, baita bitartekoak ere ere enpresei eta langileei eragin horiek arintzen laguntzeko”.

Neurri horien artean, Confebaskek, Osasun Sailaren ezarritako jarraibideen arabera, proposatzen du zehaztea “zein gidalerro berezi jarraitu beharko litzatekeen arrisku guneetatik datozen merkantzien horniduretarako; eta zer prebentzio neurri hartu behar dituzten pertsonek, esaterako, jendearekin oro har kontaktu estua duten sektoreetan lan egiten badute, adibidez, ostalaritzan, merkataritzan, ikastetxeetan, kirol taldeetan, kultur taldeetan, etab., ulertuz premiazkoena eta lehentasuna dela pertsonen osasuna eta laneko segurtasuna segurtatzea”.

Halaber, Confebasketik Eusko jaurlaritzari helarazi zaio beharrezkoa dela ‘inpaktuaren aurkako’ neurriak lantzen joatea, euskal enpresei eta langileei laguntzeko koronabirusaren agerraldiak ekoizpen zentroetan dezakeen  eraginari aurre egiteko, berez behin-behinekoa den krisi bat ez dadin behin betiko krisi bihurtu.

Ildo horretan, Confebaskek inguruko beste herrialde batzuetan enpresa sareari laguntzeko dagoeneko hartu dituzten neurriak gogorarazi dizkio exekutiboari.

Bileran, Confebask, Adegi, Cebek eta Seako ordezkariez gain, Euskadiko beste eragile sozial eta ekonomiko batzuek parte hartu dute. Eta Eusko jaurlaritzaren aldetik izan dira Arantxa Tapia, Sonia Perez eta Pedro Azpiazu sailburuak, eta Lehendakaritzako idazkari nagusi Jesus Peña.

Bileraren ondoren, Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrek positibo baloratu du Eusko Jaurlaritzak laguntzeko erakutsitako prestasuna.