“Prebentzioa eta segurtasunaren politika enpresaren ADNaren parte izan behar dira, laguntza publikoak gorabehera”

Segurmania

Segurmania Newsletterraren azken zenbakiak – argitaratu berri dago – Construcciones Zabalandiri egindako elkarrizketa bat dauka; hiru arlotan dibertsifikatzen du bere eraikuntza industriaren jarduera: eraikuntza eta obra zibila, industri enpresen kontserbazioa eta mantentze lanak eta errehabilitazioa. Enpresak lortu du erakundeko eta azpikontratetako kide guztiek segurtasunaren garrantzia barneratzea. Konbentzimendu hori eta Segurtasuna inbertsiotzat jotzea eta ez gastutzat dira esparru horretan nabarmen aurrera egin ahal izateko dituzten zutabeetako bi.

Galdetegi osoa Newsletter honetan irakur daiteke, baita beste artikulu interesgarri batzuk ere, enpresetako errutinei, heziketari, prestakuntzari eta arrisku egoera jakin batzuetan jarduteko kasu praktikoei buruz.

Segurmania Confebask, Adegi, Cebek eta Searen proiektu berritzaile bat da, Osalanen lankidetzarekin, bereziki zuzendua sare sozialetan zabaltzera, Euskadiko prebentzio kulturari buruzko gune eguneratu, erraz eta atsegina sortzeko asmoarekin.  Gune berriak pertsonen arteko joera konprometitu eta gogotsu bat sortu nahi du, laneko segurtasuna eta osasuna zaintzeko eta babesteko.

 

IKUSI NEWSLETTERRA OSORIK