EAJk eta PSEk hitzartu berri duten Sozietateen gaineko Zergaren erreforma fiskala dela eta, Confebasken eta ADEGI, CEBEK eta SEA bere elkarte kideen oharra

LOGOS CONFEBASK

EAJk eta PSEk hitzartu berri duten Sozietateen gaineko Zergaren erreforma fiskala dela eta, Confebaskek eta ADEGI, CEBEK eta SEA bere elkarte kideek zera adierazten dute:

 

  1. Enpresen fiskalitatea ekonomia eta enplegua suspertzearen alde jartzeko galdutako aukera bat da. Egun indarrean dagoen tasa %28tik %24ra jaisteak ia 600 milioi euroko inbertsio induzitua eragingo luke, eta 6.000 lanpostu sortzea. Halaber, gogorarazi nahi dugu krisi urteetan galdutako ia 40.000 enplegu daudela oraindik berreskuratzeke, eta akordio horrekin denbora gehiago kostatuko zaigula hori lortzea.

 

  1. Lehendabiziko aldiz, Euskadik duen fiskalitate enpresarialak pizgarria galdu du, eta enpresen lehiakortasuna zigortzen du eta epe ertainera enpleguaren iraunkortasuna arriskuan jartzen du. Sozietateentzat gaur egun dagoen tasa Euskadirentzat erreferentziazkoak diren ekonomiena baino handiagoa da, anakronikoa bere zenbatekoagatik, eta herrialde garatu gehienen joeraren kontrakoa, horiek, krisian zehar, ez handitzeaz gain, pixkana murriztu egin baitute berea. EBko batez besteko tasa %22’6koa da, eta Eurogunean %24’4koa. 2008az geroztik, %26tik gaur egungo %24’4ra jaitsi da.

 

  1. Epe laburrerako akordioa da, gaurko diru bilketa lehenesten duena biharko enpleguaren eta inbertsioaren aurrean, gainera, dagoeneko krisiaren aurreko bilketa maila dagoen une batean; ondorioz, dirua biltzeko behar batetik ere ez da justifikatzen.

 

  1. Confebaskek eta ADEGI, CEBEK eta SEA bere elkarte kideek sakon deitoratzen dute zerga erreformaren sinatzaileek ez baliatzea Kontzertu Ekonomikoak eskaintzen dituen aukerak, Euskadiren susperraldi ekonomikoa sendotzeko eta epe ertain eta luzera finkatzeko. 

 

 

                               Bilbo, Donostia eta Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 2a