Confebaskek eta ADEGI, CEBEK eta SEA elkarte kideek terrorismoaren biktima izandako euskal enpresariei aitortza erakusteko ekitaldia egin dute, Bilboko Euskalduna Jauregian

  • Ekitaldian enpresarien, gizartearen eta erakundeen ordezkaritza zabal izan da, Urkullu lehendakaria buru zela
txalo zaparrada

Ezkerretik hasita, Roberto Larrañaga, Peio Guibelalde, Iñaki Garcinuño, Pascal Gómez, Cristina Berazadi, Kandido Korta eta Maria Uria

CONFEBASKek eta ADEGI, CEBEK eta SEA bere erakunde fundatzaileek Euskal Enpresarien alde antolatutako Oroipen eta Errekonozimendu Ekitaldiak 600 gonbidatu inguru elkartu ditu, Bilboko Euskalduna Jauregian, tartean egonik enpresaburuak eta arduradun politikoak, instituzionalak eta sozialak. Bertaratuen artean Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu zegoen.

                Ekitaldiak hiru zati izan ditu: lehenengoa, bizitakoaren kontakizuna, non lau biktimaren lekukotzak sartu diren: Cristina Berazadi, ETAk hil zuen lehen enpresari izandako Angel Berazadiren alaba; Andoitz Korta, Joxemari Kortaren semea, zeina ADEGIko lehendakaria zen hil zutenean; Iñaki Garcia Arrizabalaga, Juan Manuel Garcia Corderoren semea, zeina Telefonicaren Gipuzkoako ordezkaria zen –Komando Autonomo Antikapitalistek hil zuten–; eta Martin Ceballos, Talleres Marelekoa: bonba bidezko bost atentatu jasan zituen bere enpresaren aurka.

                Bigarren zatian omenaldi xumea egin zaio enpresaburuen kolektiboari, eta terrorismoak iraun duen 40 urteetan hildako 49 euskal enpresaburu eta zuzendariren izenak proiektatu dira, eta bahituta egondako 52 lagunen eta milaka estortsionatu eta mehatxuen aipamena ere egin da.

                Eszenatokira igo eta gero, enpresarien kolektiboaren ordezkari batek, Confebaskeko lehendakari Roberto Larrañagak, adierazpen instituzionala egin du, eta zera azpimarratu du: “gaurko ekitaldia oroitzapen eta justizi ekitaldi bat da. Egiteko obligazioa geneukan. Zuengatik guztiongatik, gaur egun falta zaizkigunengatik. Kendu zizkigutenengatik”. Larrañagak, gogora ekarrita, hau esan du: “gaur eta hemen, gogoratu behar dugu, mehatxuaren eta estortsioaren aurrean, minaren eta bazterketaren aurrean, euskal enpresarien zatirik handienak lanean jarraitu duela bere enpresetan, gure herrietan eta bere etxeetan biziz, euren senideekin. Euskal gizarteak badaki beti erakutsi dugula Herrialde honen aldeko konpromisoa eta, bizitako guztia gorabehera, denontzako aberastasuna, enplegua eta ongizatea sortu dugula.

                Confebaskeko lehendakariak elkartasuna eta maitasun mezu bat ere helarazi nahi izan die biktima guztiei: “Omenaldia gaur zuengana zuzentzen ari gara, euskal kolektibo enpresarialarengana… baina gainerako biktimak ere ahaztu gabe, izan ere, guk bezala, urtetan sufritu dute indarkeria terroristaren atzamarka krudela. Gaurkoak oroimenezko omenaldia izan nahi du, euskal enpresariek bizitako gogortasunagatik, baina ekitaldi integratzailea ere izan nahi du, solidarioa, bestela ezin izan eta, kolektibo eta herritar guztiek, oro har, bizitako minagatik.

Lau hamarkadetan sufritutako guztia gorabehera, bukatzeko Roberto Larrañagak guztiokin konpartitu nahi izan du"ilusio, itxaropen eta fede mezu bat, zer garen eta guztion artean zer lortu dugun aitortzeko. Orainari eta etorkizunari ilusioz eta itxaropentsu begiratzen diogu. Datozen urteak denontzako hobeak izango direlako konfiantzarekin ere: hazkunde ekonomikoarekin, Euskadi osatzen dugun pertsona guztien enplegu eta ongizate hobearekin”. 

Iñigo Urkullu lehendakariak eman dio amaiera Memoria eta Aitortza Ekitaldi honi.