Carlos Pereda: ‘Confebasketik unibertsitate duala bultzatuko dugu”

Confebaskeko Prestakuntza Saileko kideak Elgobairreko  IMHren jardunaldi batean parte hartu du, Europako Unibertsitate Dualen Sareari buruzko proiektu baten esparruan

Mahai ingurua Confebaskekin

Carlos Pereda , ezkerretik lehena, IMHk antolatutako jardunaldian

IMHko Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskolak proiektu bat garatu du, Europako beste 6 unibertsitaterekin batera, Europako Hezkuntza Dualeko Sare bat lortzeko (CWIHE Erasmus+ proiektua).

Lortutako emaitzak eta ekarpenak EHU/UPVren Carlos Santamaria zentroan egin den biltzarrean aurkeztu dira. Eta gonbidatuen artean zegoen Confebask, Prestakuntza Saileko Carlos Peredaren bitartez.

Mahai inguruan, IMHren eskutik prestakuntza dualeko ikasleak hartzen dituzten enpresen ondoan, Carlos Peredak aukera aprobetxatu eta nabarmendu duenez, ‘Confebasketik unibertsitate duala bultzatuko dugu, prestakuntza duala metodo ezin hobea delako pertsonak enpresetan sartzeko’. Ildo horretan, adierazi duenez, ‘prestakuntza dual horrek enpresek etorkizuneko enplegatuei eskatzen dizkieten 3 baldintza nagusiei erantzuten die: jarrera proaktiboa, esperientzia eta espezializazioa. Confebasketik laguntzen ari gara sektore eta neurri guztietako enpresetan sistema horren onurak zabaltzen, izan ere, egia esan, LH dualean urtero ia bikoiztu egin behar dugu parte hartzaileen kopurua’.

Carlos Peredak ohartarazi duenez, ‘datozen urteetan hazkunde ekonomikoak oso profesional kualifikatuen eskaera  eragingo du, enpresek behar dutenera zuzenduta. Eta enpresak jada hasi dira talentu hori erakartzeko beharra. Hori egiteko modurik onena, hain zuzen ere, prestakuntza dualaren bitartez da, eta Euskadin, gainera, kontratuaren bidearen alde egiten ari gara irmoki’.

Gaurko ekitaldian, Confebaskeko ordezkariaz gain, bertan izan dira besteak EHU/UPVko errektore Nekane Balluerka, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitateen sailburuorde Adolfo Morais, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako zuzendaria eta eredu dualean parte hartzen duten enpresak.

CWIHE Erasmus+ europar proiektua Makina-Erremintaren Institutu Dualeko Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskolak garatu du (ikastetxea EHU/UPVri atxikita dago), lankide izan dituelarik Duale Hochschule Baden-Wurttemberg (DHBW), FH Joanneum Gesellschaft M.B.H., Formasup (Nord-Pas de Calais), Universitat de Lleida, Högskolan Väst eta Libera Universita di Bolzano. Euskadin, proiektuaren helburua da hausnarketa egitea enpresek eta euskal gizarteak eta oro har europarrak Unibertsitateko Prestakuntza Dualari eskaini diezaioketenari buruz.