Confebask, Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako unibertsitate prestakuntzaren Kluster eratu berrian

constitución del nuevo cluster

Confebaskeko partaideak, Cristina Uriarte Sailburuarekin besteak beste

           

Confebask Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako unibertsitate prestakuntzaren Kluster berriaren parte da eta bere sorreran parte hartu du.

                Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek presidituta, Klusterra Euskadiko unibertsitate prestakuntzako lehen elkarte handia da, eta bi helburu nagusi ditu:

  • Unibertsitate-ikerketako eragileen eta enpresen arteko aliantza egonkorrak egitea, ezagutza sortu eta transferitzeko elkarren arteko lankidetza eta atzeraelikadura segurtatzeko, eta Euskadiko zientzia, teknologia eta berrikuntzako politikei buruzko informazioa partekatzeko.

 

  • Gradu eta graduondoko prestakuntza eskaintzeak garatzea bizitza osoan zehar, erantzun eraginkorrak emateko eta profesional moldagarriak prestatzeko eta enplegagarritasuna handitzeko.

 

Klusterrean parte hartzen dute, CONFEBASK euskal enpresa konfederazioaz gain, Euskadin  dauden Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologia Eskola eta Fakultateek eta 4.0 Industriarako Pilotaje Taldeak, zeina Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren barruan dagoen.

        Klusterreko kideen iritziz, beharrezkoa da sare produktiboak planteatzen dituen beharrak sakonago ezagutzea, euskal enpresekin harreman sendoa izango duen unibertsitate prestakuntzan aurrera egin ahal izateko. Horretarako, Klusterrak hausnarketa bat sustatuko du, euskal unibertsitate prestakuntzak ildo horretan definitzen dituen aldaketak eta hobekuntzak bultzatzeko.

        Udaren ondoren, Klusterrak lehendabiziko egitasmoak abiaraziko ditu; Eusko Jaurlaritzaren unibertsitate-enpresa estrategiak  bultzatuta, adibidez, aurreikusten da AIC- Automotive Intelligence Centerren enpresa-unibertsitate ikasgela bat martxan jartzea. Ikasgelan lankidetza eta prestakuntza proiektuak garatuko dira irakaskuntzaren eta ikerketaren arloetan.