CEVek azterketa bat aurkeztu dio Confebaski, Valentzia-Euskadi tren korridoreak merkantzien garraiorako izango lukeen garrantziari buruz

  • Enpresarien topaketa gaur goizean egin da Confebasken egoitzan, eta Bilboko Portuko Agintaritzaren lehendakari Asier Atutxa ere bertan izan da
 
 
confebask cev

Asier Atutxa, Roberto Larrañaga, Salvador Navarro  eta Valentzia eta Castelloneko Portuetako presidenteak 

CEV Valentziako patronalak azterketa bat aurkeztu die gaur goizean Confebaski eta Bilboko Portuko Agintaritzari, “Merkantzien garraioaren eskari potentziala Korridore Kantauriar- Mediterraneoan” izenburupean, aipatu tren azpiegitura hobetzeko inbertsioak bultzatzeko asmoarekin.

                Txostenaren arabera, “trenbide horretan erabiltzaileen eskari potentzial handia dago, baina gaur egun mugatuta dago bere gabeziengatik, eta, proposatutako hobekuntzekin, astero 48 - 54 tren jarriko lirateke zirkulazioan bi norabideetan. Korridore Kantauriar-Mediterraneoak gaur egun dituen gabeziak direla eta ­–ondorioztatu dute–, erabiltzaileak errepide bidezko garraioa erabiltzera behartuta daude,  eta trenbide alternatiboak erabiltzera, Tarragona eta Madrildik barrena; horrek esan nahi du, 2015eko zifretan, urte horretan egin baitzen lehen txostena, kostua 364.485 km-tan igo zela gutxi gorabehera, CO2 igorpen gehiagorekin eta eta 1,66 milioi euroren kostu gehigarriarekin”.

                Topaketan parte hartu dute, azterketa egin duen etxeaz gain, CEV Valentziako patronalaren lehendakari Salvador Navarrok, Confebaskeko Roberto Larrañagak, bertako zuzendari nagusi Eduardo Aretxagak; eta SEA-Arabako Enpresarien idazkari nagusi Juan Ugartek.

Gainera, azterketa aurkezteko bilkuran izan dira baita ere Bilboko Portuko Agintaritzaren lehendakari Asier Atutxa, Uniport Bilbaoko ordezkariak, eta Valentzia, Castello eta Mediterranean Shiping Companyko Portu Agintaritzetako ordezkariak