Confebaskeko ordezkaritza bat Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Lan sailburuekin elkartu da

  • Eduardo Zubiaurre aurkezteko topaketa ofizialen barruan kokatzen da, Confebaskeko lehendakari izendatu eta gero
reunión

Confebaskeko ordezkaritza, Eduardo Zubiaurre buru delarik, Beatriz Artolazabal sailuburuarekin, bilera hasi baino ariñago.

2019-10-08

Confebasken ordezkaritzak–Eduardo Zubiaurre lehendakaria eta Eduardo Aretxaga zuzendari nagusia buru zirela– Eusko Jaurlaritzako bi sailetako ordezkari nagusiekin egindako lehen bilera Lan eta Justizia Saileko sailburu Maria Jesus San Joserekin izan da.

Topaketa Gasteizko Lakuako egoitzan egin da, eta bi ordezkaritzek Euskadiko arlo sozioekonomiko eta laboraleko gai nagusiak analizatu dituzte: Elkarrizketa Sozialaren Mahaia, Negoziazio Kolektiboa eta Laneko Segurtasun eta Osasuna, besteak beste.  

Bisita instituzionalaren esparruaren barruan, San Jose sailburuak “Oñatiko deklarazioa: lan harremanen eredu berritu baterako eredua” izeneko dokumentua eman dio Eduardo Zubiaurreri. Dokumentua Lanaren Etorkizunari buruz Euskadik OITren Mendeurrenaren Ekimenari egiten dion ekarpena da, eta asmoa da negoziazio kolektiboa pixkana aberastea, lan harremanen eredu kooperatiboago baterantz aurrera egitea, eremu sektorialeko akordioen bitartez egonkortasuna ziurtatzeko, eta pertsonek enpresetan parte hartzea eta inplikazioa bultzatzea.

Ondoren, baita ere Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal izan da Confebasken ordezkaritza hartu duena. Sailburuak, Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrerekin, eta euskal enpresarien zuzendaritzako kide Eduardo Aretxaga, Virginia Mugica eta Carlos Peredarekin batera, hainbat gai landu dituzte Euskadin enplegua sustatzeari eta enplegurako prestakuntza beharrei buruz. Bilkuran parte hartu dute, halaber, Marcos Murok, Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak, eta Borja Belandiak, Lanbideko zuzendari nagusiak.