Confebaskeko batzorde exekutiboak Eduardo Zubiaurre proposatu du lehendakari berri moduan Roberto Larrañagaren ordez

  • Proposamena Kontseilu Orokorrera eramango da datorren uztailaren 18an onartzeko
logo Confebask

2019-06-26

Confebaskeko Batzorde Exekutiboak gaur erabaki du, aho batez, Eduardo Zubiaurre Ariznabarreta proposatzea Euskal Enpresa Konfederazioaren hurrengo lehendakaria izateko, azken lau urteetan karguan aritu den Roberto Larrañagaren ordez.

Proposamena Confebaskeko Kontseilu Orokorraren baitan onartu behar da, datorren uztailaren 18an, Bilbon.

Eibarren jaioa, 1962an, Eduardo Zubiaurrek Ekonomia eta Enpresa Zientziak ikasi zituen Donostiako ESTEn. Bere ibilbide profesionala Andersen Consultingen hasi eta gero, JAZ- ZUBIAURRE SAko Departamentu Komertzialaren ardura hartu zuen, eta gaur egun famili enpresa horretako zuzendari gerentea da. 

Euskadiko enpresa asoziazionismoaren parte hartzaile nabarmena izanik, Eduardo Zubiaurre Adegiko lehendakaria izan zen 2006 eta 2012 artean, eta euskal Enpresa Konfederazioko kidea den elkarte horrek proposatu du Confebaskeko lehendakaritza hartzeko , kargua izendatzeko erabili ohi den lurraldeko txandakatzeari jarraituz.