Blog

Entradas del Blog del Presidente

Terrorismoaren biktimen Europako Eguna

Blog del presidente de Confebask

Datorren martxoaren 11n Terrorismoaren biktimen Europako eguna izango da. Arrazoi hori tarteko, Eusko Jaurlaritzak deialdi bat antolatu du biharko, larunbata, ‘Ez zen justua izan. Gizartea eta biktimak, elkarrekin oraina eta etorkizuna eraikiz’ lemapean. Euskal enpresariak Ekitaldira joango gara, orain dela lau hilabete ere ETAren biktima izandako euskal enpresarien alde Bilboko Euskalduna Jauregian eskaini genuen mezu berarekin: “zertarako hainbeste sufrimendu, hainbeste min, hainbeste absentzia eta hutsune? Gizarte kohesionatu bat finkatzeko aukera daukagu, bakean. Baina ezin dugu ahaztu, ez dugu ahaztu behar. Nahi dugu euskal gizarteak jakitea zer gertatu zen eta nola bizi genuen. Bidezkoa da”. Horregatik, ez dut ulertzen zergatik EH Bildu ez den biharko deialdira joango. Eta are ulergaitzagoa gertatzen zait esplikatzeko esaten dutenean lema ‘ez dela inklusiboa’.