Euskadik duela urtebete baino enpresa gutxiagorekin eta autonomo gutxiagorekin itxi du 2022a, eta pandemia aurreko kopurua oraindik berreskuratu gabe

16-01-2023
Gizarte Segurantzan izena emanda dauden euskal enpresak 57.820 ziren abenduan, hau da, azaroan baino 49 gehiago, baina duela urtebete baino 325 gutxiago (-%0,6). 2022ko itxierako datu hori ez doa 2021ean izan zen hazkundearen ildoan. Pandemia hasi aurreko zifrei dagokienez (2020ko otsaila), 1.073 enpresa gutxiago daude (-%1,8), eta gaixotasunaren okerrenean galdu zirenen erdia baino gutxiago berreskuratu dira (%49). Sektoreka, eraikuntzak jarraitzen du zifrarik onenak ematen. Izan ere, 2022an, gora egin zuen eraikuntzako enpresen kopuruak, eta behera, berriz, industriakoak eta zerbitzuetakoak.

Lehendakariak Confebaskeko Batzorde Exekutiboa hartu du

27-12-2022
Iñigo Urkullu lehendakariak Confebaskeko batzorde exekutiboa hartu du gaur goizean, urtero Eusko Jaurlaritzako lehendakaritzak Euskadiko enpresa erakunde adierazgarrienarekin egiten dituen ohiko bilera instituzionalen barruan. Topaketan, euskal enpresaburuek datozen hilabeteetarako jarduera eta enplegu itxaropenak aurkeztu dizkiote lehendakariari, ziurgabetasun handiko testuinguru batean, non, kezka nagusien artean, inflazioa, jarduera kostuen igoera eta enpresa marjinen murrizketa erabatekoa dauden.

Confebaskek 2023rako aurreikusten du Euskadin BPGa %1,5 igoko dela eta enplegu gehiago sortuko dela, baina hazkundearen erritmoa motelduko dela azaldu du

23-12-2022
Confebaskek %1,5 inguruko hazkundea aurreikusten du euskal ekonomian datorren urterako, baina aurreikuspena ziurgabetasun eta arrisku handi ugari eta garrantzitsuen artean kokatuta, eta horien bilakaerak markatuko du azkenean hazkundea, %0 eta %2,5 arteko tartean egon litekeena. Nolanahi ere, euskal ekonomiaren dezelerazioak 2023an jarraituko du, nahiz eta euskal ekonomiaren hazkundea Europakoa eta Espainiakoa baino handiagoa izango den. Sektoreka, 2023an, denek motelduko dute hazkundea. Hazkunderik handiena merkatuko zerbitzuen sektorean izango da, eta, ondoren, eraikuntzan. Industriari dagokionez, horrek izango du hazkunderik ahulena, izan ere, atzerrira gehien irekita dagoen sektorea izanik, munduko eta Europako ekonomiaren ahulezia eta energiaren faktura – Europakoak ez diren herrialdeetan baino handiagoa – jasan beharko ditu, eta horrek zaildu egingo du Europakoak ez diren merkatuetan lehiatzea.

Confebaskek dei egin die Bizkaiko metalgintzako sindikatuei greba berriz azter dezaten eta erantzukizunez joka dezaten

30-11-2022
Bizkaiko metalgintzako sindikatuek aste honetarako deitutako bost greba egunen aurrean, Confebask Euskal Enpresarien Konfederazioak erantzukizunez jokatzeko eta FVEMen azken eskaintza bere neurrian baloratzeko eskatu die sindikatuei. Confebaskek uste du Bizkaiko metalgintzako enpresen azken proposamen horrek erosteko ahalmena modu garrantzitsuan eguneratzea eskaintzen diela sektorean lan egiten duten pertsonei, nahiz eta enpresentzat ahalegin handia den, oraingo testuinguruan kostuak asko handitzen ari direlako eta marjinak murrizten direlako, eta horrek enpresa horietako asko egoera zailean jartzen ditu. Confebaskek berariaz dei egin nahi die lanuztera deitu duten erakunde sindikalei, beren jarrera berrazter dezaten eta eskaerak errealitate ekonomikora eta sektorera egokitu ditzaten.

“Egungo zailtasunak gorabehera, euskal enpresaburuek inbertsioaren eta enplegua mantentzearen alde egiten jarraitzen dute”

22-11-2022
Aurtengo edizioan, hauek dira sarituak: Gonzalo Anton San Juan, SEA-Arabako Enpresaburuen Elkarteak proposatua; Maria Josefa Errazkin Artetxe, Korta Bidetik Fundazioak aurkeztutako hautagaia; Ana Belen Juaristi Urdangarin, Adegik aurkeztua, eta Mariano Ucar Angulo, Cebekek proposatua. Sariak banatzeko ekitaldian egindako hitzaldian, Isabel Busto Confebaskeko presidenteak esan duenez, “saridunak nabarmendu egiten dira beren kemenagatik, zoritxarra gainditzeko gogoagatik, lanagatik eta konstantziagatik. Dakigunez, Joxe Mari Kortaren brezko balioak dira, zeina gaur hemen ohoratzen baitugu. Hain zuzen ere, beren proiektuaren alde egindako apustu irmoaren (arrisku pertsonal ikaragarriak barne) eta lortutako lehiakortasunaren ondorioz, herrialde honetako enpresariek inbertitu egiten dute, enplegua sortzen dute eta gure bizitza eta ongizate maila mantentzeko behar besteko baliabideak sortzen dituzte”. “Horregatik -jarraitu du Isabel Bustok-, enpresa mundutik ez dugu ulertzen enpresari buruz batzuetan transmititzen den irudi negatiboa. Enpresa konponbidearen parte izan da, da eta izango da, ez arazoaren parte".