"Gizartea bezala, enpresariak ere kezkatuta gaude txertaketa prozesua uste baino motelago doalako eta horrek eragin zuzena duelako jarduera ekonomikoan”

03-03-2021
ETB1eko ‘Egun On Euskadi’ programan egindako adierazpenetan, Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrek gogorarazi du egungo krisi ekonomikoa pandemiak eragindako krisitik datorrela, eta, "hori gainditu arte, ez dugu lan erraza izango”; horregatik, "ahalegin guztiak” osasun krisia gainditzera bideratzeko dei egin du. Ildo horretan, baieztatu duenez, "gizartea bezala, enpresariak ere kezkatuta gaude txertaketa prozesua uste baino motelago doalako eta horrek eragin zuzena duelako jarduera ekonomikoan eta krisitik ateratzeko gaitasunean. Zenbat eta txerto gehiago eta azkarrago jarri, dena errazagoa izango da egoera honetatik atera ahal izateko ", azpimarratu du.

"Enpresen oinarri sendoa dugu egoera honetatik ateratzeko”

26-02-2021
Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidenteak gaur eguerdian Bilbon esan duenez, "bizi dugun egoera gorabehera, Euskadin enpresen oinarri sendoa dugu krisitik ateratzeko. Eta hori da krisiari arrakastaz aurre egiteko oinarrizko baldintza ". Confebaskeko presidentearen adierazpenak APDk 'Egoera ekonomikoa eta enpresen aurreikuspenak Euskadin' izenburupean antolatutako jardunaldian. Bere hitzaldiaren hasieran, Eduardo Zubiaurrek euskal ekonomian eta enpresa sarean pandemia uzten ari den zifrak gogoratu ditu. Gaineratu duenez, "pandemia menperatzen ez dugun bitartean, edo amaiera hori gertu dagoela sumatzen ez dugun bitartean, jarduerak ez du bere ohiko kemena berreskuratuko.

Euskadik 250 enpresa inguru galdu ditu urtarrilean, baina sei urtetan beherakadarik txikiena izan da hilabete horretarako.

10-02-2021
Confebaskek enpresa sarearen bilakaerari buruz eman duen azken Newsletterrean zehazten denez, Gizarte Segurantzan inskribatutako euskal enpresen kopurua 247 enpresarekin murriztu da urtarrilean, eta guztira 57.275 firma daude erregistratuta. Urtea murrizketarekin hasi da, baina 2015etik urtarrilerako txikiena da. Gainerakoan, aurreko urteko hilabete berdinarekin alderatuta, urte arteko jaitsiera -%2koa izan da. Pandemia hasi zen 2020ko otsailarekin alderatuta, 1.618 enpresa suntsitu dira Euskadin, guztizkoaren %2,7, eta martxotik apirilera bitartean galdu zirenen %23 berreskuratu dira apirileko minimotik.

“Konpromisoa berresten dugu herrialderako agenda bat, elkarrizketa, negoziazioa eta akordioa garatzeko”

27-01-2021
Gaur goizean, Elkarrizketa Sozialaren Mahaiaren (ESM) 2021eko lan agendaren aurkezpenean, Euskal Enpresarien Konfederazioko lehendakari Eduardo Zubiaurrek nabarmendu duenez, “elkarrizketaren eta hitzarmen sozialaren aldeko apustua Confebasken ardatz estrategikoa izan da eta da. Horregatik, berretsi egiten dugu herrialderako agenda bat, negoziazioa eta akordioa garatzeko konpromisoa. Izan ere, enpresarik gabe ez dago aurrerabiderik ez gizarte kohesiorik. Eta zeregina gure gain hartzen lehenak gara: inbertsioaren, gure ekoizpen sarea modernizatzearen, enpleguaren, pertsonen, garapen jasangarriaren eta krisitik elkarrekin ateratzearen alde”.

Confebaskek enpresa topaketa bat antolatu du Pedro Duque Zientzia eta Berrikuntza ministroarekin

21-01-2021
Zientzia eta Berrikuntza ministro Pedro Duquek Confebaskek antolatutako enpresa topaketa batean parte hartu du, gaur goizean, eta euskal enpesa teknologikoen ordezkaritza esanguratsu bat egon da bertan. Helburua izan da lehen eskutik ezagutzea Espainiako Gobernuak I+Ga bultzatzeko epe labur eta ertainera hartu behar dituen neurri nagusiak. Ondoren, eztabaida bat abiatu eta iritziak trukatu dira, bilkuran zeuden enpresen partaidetzarekin: Added Value Solutions (AVS), Graphenea eta Egile (Gipuzkoa); Tecuni, Satlantis eta Sader (Bizkaia); eta BTI Biotechnology, AJL Ophtalmic eta Lantek Sheet Metal Solutions (Araba).