Confebaskek akordio garrantzitsuak sinatu ditu Elkarrizketa Sozialaren Mahaian eta parte hartzaileek elkarrizketa eta negoziaziorako duten borondatea balioetsi du

04-02-2020
Confebaskek Elkarrizketa Sozialaren Mahaian Eusko Jaurlaritzarekin eta CCOO eta UGT sindikatuekin izenpetutako akordioak aurkeztu ditu gaur, prentsaurrekoan; gai esanguratsuak lantzen dituzte euskal enpresarentzat, alde sindikalarentzat eta euskal gizartearen aurrerabiderako oro har. Confebaskeko lehendakari Eduardo Zubiaurrek aukera baliatu du agerian jartzeko enpresarien erakundeak garrantzia ematen diola Elkarrizketa Sozialaren Mahaia bezalako foroetan parte hartzeari. Ildo horretan, Zubiaurrek “negoziazio eta elkarrizketarako jarrera” nabarmendu du, “batzuek praktikatzen duten etengabeko konfrontaziotik, inposiziotik eta krispaziotik urrun, foro hauetatik autobaztertzen direlarik, behin eta berriz parte hartu dezaten gonbidatzen diren arren.

Confebask burutzen ari da Erasmus+ bekekin atzerriko enpresetan praktikak egingo dituzten LHko ehun gazte ingururen irteera

03-02-2020
Confebaskeko Prestakuntza Sailak laurogeita hamar gazte elkartu ditu Bilbon, Euskadiko LHko 30 ikastetxetakoak, zeinek datozen asteetan euren lehen praktikak egingo baitituzte atzerriko enpresetan, Erasmus + beken eskutik; Europako programa hori EBk finantzatzen du, SEPIEren, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Diputazioaren bitartez, eta Confebaskek kudeatzen du. Confebaskek programa horren pean kudeatu duen promoziorik ugariena da, beste urte batzuekin alderatuta, ia %30 ikasle gehiagok parte hartu baitute. Aurtengo zifrekin, azken bi hamarkadetan, Confebaskek ia 4.000 gazteren egonaldia kudeatu du atzerriko enpresetan.

2019aren itxieran 305 enpresa gutxiago zeuden Euskadin erregistratuta, eta 2013tik murrizketa egon den lehen urtea izan da

15-01-2020
Confebaskek Euskadiko enpresa bilakaerari buruzko buletinaren azken zenbakian irakurri daitekeenez, Euskadin, 2019aren itxieran, jaitsiera txiki bat egon da, bai enpresa kopuruari dagokionez, bai autonomoenari dagokionez, 2018an izandako igoerekin kontrastatuz. Horrenbestez, iazko abenduan, Euskadin Gizarte Segurantzan inskribatuta zeuden enpresak 58.958 ziren, 2018ko hilabete berdinean baino 305 gutxiago, hau da, urtearteko jaitsiera -%0,5ekoa izan da. Gainera, 2013. urteaz geroztik, lehendabiziko urtea da Euskadin enpresa kopurua murrizten dela.

Confebaskek aurreikusi du 2020an %1’9ko hazkundea egongo dela eta sortuko den enpleguarekin krisiaren aurreko okupazio maila gainditu ahal izango dela

27-12-2019
Aurreztu berri duen Koiuntura Ekonomikoaren Txostenean, Confebaskek 2020rako aurreikusten du euskal ekonomia %1’9 haziko dela, 2019an baino pixka gutxiago, baina inguruko herrialdeen gainetik. Zazpigarren urtez jarraian igoko dira BPGa eta sortutako enplegua. Hazkundea Europako eta Espainiako ekonomientzat aurreikusitakoarekin bat dator, horientzat, urtearen azken zatirako, hobekuntza iradokitzen baita, betiere ziurgabetasunak larriagotzen ez badira edo berririk agertzen ez bada. Datorren urteari begira, euskal ekonomiaren hazkundearen gakoak, berriro ere, barne eskarian oinarritzen dira, hori izango delarik hazkundearen motorra, kanpo sektoreak –2019an bezala– ez baitio ekarpenik egingo hazkundeari.

Euskadin enpresa kopurua hirugarren hilabetez jarraian hazi da, orain dela bost urtetik azaro baterako daturik onenarekin

16-12-2019
Confebaskek enpresa sarearen bilakaerari buruz atera duen azken Newsletterrean irakurri daitekeenez, Gizarte Segurantzan inskribatutako euskal enpresen kopurua hazi egin da, hirugarren hilabetez jarraian, azaroan guztira 59.213 enpresa izateraino. Zehazki, azaroan, erregistratutako konpainien kopurua 330 enpresarekin hazi da aurreko hilabetearekin alderatuta, eta 43rekin orain dela urte bat kontabilizatutakoekin alderatuta, hau da, +%0’1 dira. Azaro baterako daturik onena da 2014. urteaz geroztik. Sektoreka, berriro ere nabarmentzen da Eraikuntzaren indarra (+%1,6), ondoren egonik Zerbitzuak (+%0,1), eta Industrian, berriz, pixka bat jaitsi da enpresen kopurua (-%1,4).